Guraso.com: Gurasoen premiak asetzeko lehen euskarazko gunea
Guraso.com bizi dugun garaiotako ondorio zuzena da. Amatasuna eta aitatasuna egungo gure gizarte berdinago honetara ekartzeko saioa, askotarikoak baitira guraso berriek topatuko dituzten arazoak seme/alaben hazkuntzan ustezko xamurtasunaren ordez estresa barra barra dabilen gizarte honetan.
Segi irakurtzen
Horretarako, gurasoendako interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratzen ditu Guraso.com web guneak. Teknologia berriak, osasuna, prebentzio gaiak, amatasuna, hezkuntza formala eta ez formala, dirulaguntzak, jolasak, sexualitatea, aitatasuna, hiztegiak edota familientzako planak adibidez. Euskararen transmisioan eragiteko helburuarekin, euskara hutsean egina dago web gunea, hizkuntza eta eduki ulergarriekin.
Web guneak 2 atal nagusi ditu, atal finkoa, gurasoendako interesa izan ditzaketen gaien inguruko artikuluak eta baliabideak jasotzen dituena eta atal dinamikoa, hainbat kolaboratzailek gai ezberdinen inguruan idatzitako artikuluak , eguneroko martxan sortzen diren albisteak, agenda, zorion txokoen agurra eta argazki galeria jasotzen dituena.
Egunerokotasunean osatuz doan web gune honek interaktiboa izan nahi du eta aukera dago kanpotik kolaboratzaileetako bati edozein galdera egiteko, agendan ekitaldiak sartzeko, zorion agurretarako argazkiak bidaltzeko edo edozein proposamen eta albiste bidaltzeko.
Guraso.com web gunea, Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak eta Goiena Komunikazio Zerbitzuak sortu dute.
0 erantzun:
Post a Comment