Telepizzak ere euskara baztertzen du propagandan
Kaixo lagunok! Telepizza kateak Tolosan ireki duen denda berria iragartzeko buzoneoa egin dute eta niri helarazi didatena erdara hutsean dago.
Eskaneatu egin dut iragarkia zuek ere ikus dezazuen.
Semaforo gorria jartzeaz gain, jakinarazi nahi dugu eragile batzuek Tolosaldeko zortzi herritan etxeetan jasotzen den propagandan euskararen neurketa egin dutela eta laster izango duzuela neurketaren emaitzen berri. Hemen, semaforoan, ere bai, jakina.
1 erantzun:
Ez dozue sinistuko baina Bilboko Telepizzetan propaganda euskeraz egoten da... Ni Bilbokoa naz eta poztasunez irakurtzen dodaz Telepizzako propaganda eta iragarkiak... batez be euskeraz badauz!!
Post a Comment