2010/04/29

NEURONAK ERE EUSKARAZ!!!











Euskararen erabilgarritasuna bizitzako arlo guzietara hedatzen dela eta horietan guztiz baliagarria dela sinistuta gaude, nahiz eta urteetan “aditu batzuek” bestelakoak adierazi, hau da, soilik baserri inguruan erabiltzen den hizkuntza antzina eta antzua dela.
Segi irakurtzen
Naroa Anabitarte tolosarrak ederki baino hobeto erakutsi digu, zientzian ere euskararen erabilpena guztiz baliagarria dela, horrela, 2009ko ekainean bere ikasketak amaitu eta honako tesis doktorala aurkeztu zuen:
“Alzheimer gaixotasunarekin erlazionatutako proteinen ultra-egitura mailako kokapena baldintza fisiologikoetan: APP eta PS1 arratoi helduen hipokanpokoko neuronetan”.
Zerbait ulertu al duzue?... gai hori gertukoa ez baduzu noski ezetz, baina ez euskaraz ezta erdaraz ere.
Naroak hainbat urte eman ditu unibertsitatean neuronen inguruko ikasketak egiten, Donostiako EHUan, Leioan eta baita ere Norvegian. Euskaraz matrikulatuta egon arren gazteleraz eman behar izan ditu ikasgai batzuk, ez behintzat berak hala eskatuta noski. Bere azken urrats nagusia tesis doktorala aurkeztea izan da, eta ez pentsa baina, euskaraz egiteko sekulako arazoak eta trabak jarri izan diote bidean, non eta Euskal Herriko Unibertsitatea izeneko erakunde horretan. Bere lan guztia bertan behera uzteko zorian egon zen, hordago handira bota ere bai, edo euskaraz edo ezer ez!... eta azkenean inolako etsipenik gabe, lortu zuen beste edozein lekutan hain naturala izan daitekeena egitea, hau da, bere ama hizkuntzan ikasketak amaitzea eta tesis doktorala aurkeztea.
Zorionik beroena Naroari,… lana asko dago egiteko, hala ere argi daukagu zuk emandako urrats hori erreferentzi bat izan daitekeela, bide horretatik jo nahiko duten beste ikasle gazteentzat.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.