2010/09/15

Euskarazko filmak Zinemaldian: gutxi, baina interesgarriak


Donostiako Zinemaldian, kopuruari dagokionez, euskarazko filmak urrun daude beste hizkuntzetakoetatik, baina, kalitatez, ez du ematen besteak baino eskasagoak direnik.

Azken urteetan bezala, euskarazko filmak Zinemira sekzioan bildu ditu Zinemaldiak. Hona hemen ikugai izango ditugunak:


Segi irakurtzen

- "Debekatuta dago oroitzea": Saturrarango emakumeen kartzela 1944an itxi zuten, eta oraindik ere isilpean daude gauza asko. Film honetan, memoria historikoa berreskuratzeko ahalegina egin dute.
- "Amerikanuak": AEBetako Nevadara joandako euskaldunen nondik norakoak ditu hizpide. Nostalgi tonu batean, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokaren berri emango digute.
- "Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen": Euskal independentismoarekiko konpromisoa duen bikotea da protagonista: beren maitasuna 7.000 kilometroko distantziarekin bizi behar izan dute, bietako Afrikako irla txiki batean erbesteratuta baitago.
- "TTAUP, TTAUP! Arraun kolpeka": 2007ko denboraldian, Zumaiako traineruak bizi izandakoa du hizpide dokumentalak. Entrenamenduz entrenamendu, estropadaz estropada, traineru bateko kideen gorabeherak ikusiko ditugu.
- "80 egunean": atzerriko jaialdietan egon ondoren, Euskal Herrira bueltan etorri zaigu Axun eta Maiteren istorioa. 50 urteren buruan, berriro elkarren berri edukiko dute, baita ondo pasa ere, Axunek Maite lesbiana dela jakiten duen arte, behintzat.
- "Mugaldekoak": ETBko telesailaren aurretik filmatuta dago, eta Comète sarea du ardatz. 40ko hamarkadaren hasieran, Ipar Euskal Herritik hegazkinlari ingelesak mugaz bestalde ekartzea zuen helburu sareak.

Zinemaldian edo gerora pelikula horietakoren bat ikusten baduzu, kontatu zer iruditu zaizun: euskararensemaforoa@gmail.com

OHARRA:
Beste film batzuk ere badira Zinemiran, baina guk dakigula hemen aipatutakoak bakarrik dira euskaraz. Erraturik bagaude, eskertuko genuke jakinaraztea.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.