Zenbat eta zenbat jende dago oraindik "Egun on" esaten ikasi ez duena?
Galdera horren gainean aritu da hausnartzen Jesus Mari Mendizabal Diario Vascon. Abiapuntu duela urte batzuk Hondurasetik Irunera joandako aitona baten adierazpenak izan ditu. Honduraseko pertsona horrek esker oneko hitzak baino ez ditu bertako jendearekin, eta bilobek euskara ikas dezaten defendatzen du. Horiekin alderatuta, aspalditik hemen bizi diren askoren jarrera kritikatzen du, eta haientzat da gure semaforo gorria ere.
Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.
0 erantzun:
Post a Comment