Zergatik ez zuen jakin behar euskaraz? Beltza zelako?
"Ninaizgara" egitasmoaren sustatzaileek Tolosako taberna batean gertatutako pasadizo baten berri eman digute. Pasadizoaren protagonista Adama Diarra da, Beasainen bizi den senegaldarra. Hona hemen zer zioen Aiurri aldizkariaren 247. zenbakian:
Adama Diarra: Euskara etorkinentzat oso garrantzitsua izan beharko lukeela uste dut. Euskara bertako gizakiak, gizartea, kultura… hobeto ezagutzeko bidea da. Ni kale saltzailea naiz eta eskarmentuak esaten dit lagunak egitea errazten dizula izugarri. Adibidez, gogoratzen naiz lehengo egunean Tolosako taberna batean gertatu zitzaidana. Tabernara sartu, baina ia inor ez zen ohartu han nintzenik. “Kaixo, erosi nahi al duzue…?” galdezka hasi nintzaien han zeudenei. Berehala, niri begira jarri eta “zuk euskaraz egiten duzu?”, galdetu zidaten, harrituta. Nire produktuak erosten hasi ziren orduan, baina aldi berean nire bizitzaz interesatu ziren biziki, nor nintzen, nondik netorren…
Zergatik ez zuen, ba, euskaraz jakin behar? Beltza zelako?
Nigaizgugara egitasmoak blog bat du: ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.
Eta egitasmoan dabiltzanei Aiurrik egindako elkarrizketa ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.
0 erantzun:
Post a Comment