2010/09/15

Galtzakomik komiki Lehiaketa abian da aurten ere


Abian da III. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa. Komikiaren gaia librea da, eta komikiak, noski, euskaraz izango dira. Edozeinek parte hartu ahal izango du: 12 urtetik beherakoek, 12-18 urte artekoek eta 18tik gorakoek.


Lanak aurkezteko epea azaroaren 19an bukatuko da, eta sari oparoak daude. Beraz, badakizue, familia: edozein adinetakoak izanagatik ere, hartu papera eta rotuladorea eta hasi marrazten!

Bestelako xehetasunak ikusteko, egin klik hemen.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.