2010/11/10

Hizkuntzaren papera, etorkinak hartzean (Bernat Joan i Martí)


Etorkinak hizkuntza gutxitu bat duen herrialde batera etortzeari buruzko artikulu interesgarria dakar Administrazioa Euskaraz aldizkariak. Egilea Bernat Joan i Martí da (argazkiakoa), Kataluniako Hizkuntza Politikako idazkari nagusia. Hona hemen artikuluaren pasarte batzuk:

Segi irakurtzen


- Herrialde "normalizatuen" egoeraz: "Erabat errotutako hizkuntzak dauzkaten herrialdeen kasuan, etorkinek ez dute lanik hartzen hizkuntza ikasi edo ez ikasi pentsatzen: ikasi egiten dute eta kito.

- Herrialde "normalizatuetako" herritarrez: "Badakite etorri berriek hizkuntza orokorra berenganatuko dutela, eta immigranteak etortzeak ez duela halako arazorik eragingo arlo horretan".

- "Normalizatu gabeko herrialdeez: "Immigranteen ehuneko jakin batzuetara iristean, barneratze linguistikoaren bitarteko tradizionalak ez dira aski. Eta, orduan, irudimen handiagoa erabili behar da eta konponbide eraginkorragoak eman.

- Kataluniako egoeraz: "Harrera linguistikoa ahalik eta baldintza egokienetan arautzeko, helburu horiek lortzen lagungarri izango den lege-esparrua osatu dugu Katalunian. Akordio nazional batek (Immigraziorako Akordio Nazionala) eta lege batek (Harrera Legea) osatzen dute lege-esparrua.

- Kataluniako alderdien jarreraz: "[Akordioak eta Harrera Legeak] gobernua osatzen duten alderdien onarpena daukate (PSC-ERC-ICV), bai eta Kataluniako Parlamentuko oposizioko talde nagusiarena ere (CIU).

Artikulu osoa ikusteko, jo Administrazio Euskaraz aldizkariaren 70. alera (6-7. orrialdeetan). PDF formatuan daukazu.

OHARRA: Baten batzuek arazoak izan dituzte estekarekin. Artikulua eskuratu nahi eta ezin bazabiltzate, jarri harremanetan gurekin eta bidaliko dizugu: euskararensemaforoa@gmail.com.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.