2010/11/11

Haurrak euskaraz erregistratzeko eskaerak: badago mugimendua



Duela aste batzuk Haizearen eta Iñakiren istorioaren berri eman genizuen: haurra euskaraz erregistratzeko eskaera egin zuten Andoainen, eta Semaforoa Iñakirekin egon zen, eskaeraren nondik norakoak kontatzeko.

Zorionez, haurra jaio zaie, eta dena ondo joan da. Bueno, den-dena ez da ona izan: ez diete haurra euskaraz erregistratzen utzi, liburua gaztelaniaz bakarrik dagoelako (ikusi goiko argazkia).

Gauza bera ez gertatzeko, Adunan jaioko diren bi haurren gurasoek eskaera egin dute. Euren helburua haurra euskaraz erregistratzea da, eta eskaera Hizkuntz Eskubideen Behatokira ere helarazi dute, UEMAren bidez. Aurreikuspenen arabera, bata azaroaren bukaeran jaioko da, eta bestea datorren urteko apirilean.

Gaiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sarean informazio dezente duzu; besteak beste, Semaforoan, Berrian, Garan eta Diario Vascon.


0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.