Tolosa: gazteen ahozkotasunaren laborategi
Mintzolak eta Tolosako Udalak gazteen ahozkotasuna ikertzeko eta sustatzeko ekimena jarri dute abian, Mintzolaren webgunean adierazten denez. Egitasmoak bi helburu ditu:
- Euskaraz eta ahoz ikastetxeetako gazteak gero eta egokiago mintzatzeko tresnak eskuratzea (batez ere, jarrerak eta konpetentzia landuz).
- Ahozko euskara izanik ikas/irakaskuntza objektu, irakaskuntza bera edo irakaste metodologiak aztertzea eta ahozko hizkuntz gazteekin lantzeko praktika onak zein diren identifikatzea.
Egitasmoa 4 urterako da, eta Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babesa eman diote. Aurrekontua 121.860 eurokoa da.
Informazio gehiago nahi baduzu, jo Mintzolaren webgunera.
Ez dago gauza hoberik krisi garaian dirutza hori erabiltzea baino?
Post a Comment