Hizkuntz eskubideei buruzko simposiuna antolatu du Behatokiak
Behatokiak Hizkuntza-eskubideen aitortzarako eta defentsarako estrategiak izenburupean nazioarteko II. Sinposioa antolatu du Donostiako Miramar jauregian, ekainaren 8an eta 9an.
Bertan, hizkuntza-komunitateek beren eskubideen aitortzarako eta bermerako nazioarteak zer-nolako tresnak sortu dituen aztertuko da, baita beste hizkuntza-komunitate batzuetako gizarteak hizkuntza-eskubideen babeserako abian jarritako dinamikak eta ekimenak ere.
Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.
0 erantzun:
Post a Comment