Ikaztegietan arazo bat dute. Lagunduko diezu?
Ikaztegietatik mezu hau bidali digute:
Aupa,
Ikaztegietako euskara eta kultura batzordearen izenean idazten dizuet.
Azkenaldian, kezkatu samartuta gaude gure herriko haurrek erdaraz gero eta gehiago hitz egiten dutelako, orain artean inongo arazorik izan ez denean.
Horren gainean, Ikaztegietan ekimenen bat antolatu nahian gabiltza, baina egia esan gure imajinazio ez da oso handia...
Haurrak euskaraz hitz egin dezaten ekimenik ba al duzue antolatuta? Ideiren bat eman ahalko bazenigute...
Zuen erantzunaren zain, aldez aurretik mila esker.
Iker Otamendi
Ikaztegieta kultura batzordearen izenean
Norbaitek mezuren bat helarazi nahi badio, idatzi gure helbidera eta gu geu arduratuko gara mezua Ikerri helarazteaz: euskararensemaforoa@gmail.com. Bestela, erantzunen atala ere erabil dezakezue.
0 erantzun:
Post a Comment