Tolosako Udalak semaforo gorria berde bihurtu du
Tolosako Udalari semaforo gorria jarri genion, herritar bati isuna gaztelaniaz jartzeagatik. Horren harira, Tolosako alkateak mezua bidali digu posta elektronikoz, udalak hartu dituen neurrien berri emateko:
Segi irakurtzen
Kaixo,
Lehenik eta behin barkamena eskatu nahiko nuke udal honetako udaltzainekin izandako arazoarengatik. Honen berri izan bezain pronto argibideak eskatu dira eta horrelakorik berriro ez gertatzeko irizpideak jarri ditugu.
Gure asmoa, udal honetan sartu ginenetik aipatu izan dugun moduan, euskara hizkuntza nagusia, beikularra izatea da.
Zentzu horretan, udal honen jarduna euskaraz izatea nahi dugu eta bide horretan eman beharreko urratsak emateko prest gaude.
Euskararen Semaforoa bezalako guneak eskertzekoak dira, modu honetan herritarrak aukera baidu bere kexa eta ezinegonak plazaratzeko eta guk aukera dugu hauen berri izan eta dagokigunean behintzat aldaketak egiteko.
Zuei, eskertuko nizueke, baldin eta kexa sartu zuen herritarraren emaila baldin baduzue, gure erantzunaren berri ematea.
Besterik ezean agurtzen naiz.
Gure aldetik, azalpenok eta hartutako neurriek semaforo berdea merezi dute.
Horrenbestez, gogorarazi nahi dizugu halako kasuren bat gertatzean guregana jo dezakezula: euskararensemaforoa@gmail.com.
0 erantzun:
Post a Comment