2011/11/09

Elebide: Ardiak gara ahate artean?


Zergatik erabili ditu Jaurlaritzak animalien irudiak Elebideren propaganda egiteko? Animalia horien artetik, nor da euskalduna? Ardia? Hala bada, zergatik aukeratu dute abere otzan bat? Zergatik ez dago zezenik propagandan? Nor kontratatuko dute irrati edo telebistako iragarkiak egiteko? Ardi latxaren bat? Zer-nolako autopertzepzio sortzen dute halako iragarkiek euskaldunongan? Zer dauka buruan iruditegi hori hautatu dutenek?

Zer esan nahi du ardiak duen harridura ikurrak? Builaka ari dela? Builaka hitz egiten dugula iradoki nahi digute? Zergatik hitz egiten du ardiak ozenago ahateak baino? Naturala al da ahateak ardiari ez ulertzea? Naturala al da administrazio elebidunean dabilen langile batek euskaldunari ez ulertzea? Ardiak gara ahate artean?

Hona hemen Elebiderekin lotutako beste albiste batzuk.

- Elebidek gero eta erabiltzaile gutxiago ditu... Eta gu ez gara harritzen (Semaforoan, 2010-09-08)

- Elebide: "Deitu ezazu bihar" (Semaforoan, 2010-03-29)

1 erantzun:

Eneko Larretxa (facebook bidez),  14:37  

EUSKARAZ BIZI!! ZURE ESKUBIDEAK DEFENDATU!!

  ©Template by Dicas Blogger.