2011/02/28

Haurrak euskaraz erregistratzea: Ibarran ez, baina laster bai


Semaforoaren Ikerketa Batzordeak jakin duenez, Ibarran laster egongo da haur jaioberriak euskaraz erregistratzeko aukera (martxoan). Izan ere, Ibarran, Gipuzkoako beste bost herritan bezala, esperientzia pilotu bat jarriko dute abian, aplikazio informatiko baten bidez hainbat tramite egin ahal izateko (tartean, haurrak euskaraz erregistratzea).

Orain arteko esperientzia pilotuek sei-zazpi hilabete iraun dute. Ez dakigu horrek zer esan nahi duen zehazki, baina esperientzia pilotuak bururaino eraman arte ezin badute erregistroa euskaraz egiteko aukera beste herrietara zabaldu, bolada luze batean eskualdean Tolosan eta Ibarran ez beste herrietan ezingo da umeen erregistroa euskaraz egin.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.