Osakidetza eta euskara: Hamaika Telebistak ere landu du gaia
Osakidetzarekin lotutako albisteek ez dute etenik. Iñaki Villosladak mezua bidali digu Erabili.com-en bidez, eta "Osakidetza eta euskara: zer gertatzen ari den ulertzeko "pista batzuk" artikuluagatik zoriontzeaz gain, jakinarazi digu Hamaika Telebistak ere gaia landu duela. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko Iñaki Peñari eta Roberto Majoni egin diete elkarrizketa. Hona hemen bideoa:
Gehiago irakurri nahi baduzu, egin klik hemen
Horrez gain, Roberto Manjonek bi artikulu idatzi ditu azken egunotan gai beraren gainean. Hona hemen artikuetako pasarte esanguratsu bana:
Hona hemen albistearekin lotutako beste eduki batzuk:
- Nolako pediatra nahi dugu? Euskalduna? Kalitatezkoa? Euskalduna eta kalitatezkoa? (Semaforoan)
- Kepari gertatu zaiona ez al zaigu gehiegitan gertatzen? (Semaforoan, Behatokiak helarazitako bideoa)
- Osakidetza "demasiado rapido" euskalduntzen (Osasuna Euskalduntzeko Erakundeko Karlos Ibargurenen iritzia Berrian)
- Osakidetza eta euskara (Pello Etxabe, Berrian)
- Ehuneko cincuenta(Beñi Agirre, Izaro Newsen)
Horrez gain, Roberto Manjonek bi artikulu idatzi ditu azken egunotan gai beraren gainean. Hona hemen artikuetako pasarte esanguratsu bana:
"Eta, jakina, López eta Bengoaren Jaurlaritzak eztabaida hori plazara atera duenean, ez du egin euskaldunen eskubide orokorra bermatzeagatik, euskaldunek kalitate gutxiagoko osasun-zerbitzuak jasotzen dituztenez, erdaldunek, ordea, bere hizkuntzan jasotzen dituztelarik. Antza denez, horrek guztiak bost axola Lópezi, Bengoari eta Basagoitiri".
("Oposizioak Osakidetzan: euskaldunen eta kalitatearen kaltetan berriro ere", Erabili.com-en, 2011-09-08)
[...] Arartekoak ondo ulertzen du euskaldunek kexa gutxi aurkeztea Osakidetzan euskarak duen erabileragatik, are gehiago kontuan hartzen badugu boterearen paradigma osasun-zerbitzuetan biziki indartzen dela, epaitegietan bezala, alegia, herritarra argiro ahulagoa den eremuetan. [...] Gobernuek, eskuarki, ez diote begiratzen kaltetuek asko kexatzen diren ala ez, argi baitago uzkur egotea dela zapalkuntzaren ondorioetako bat."
Hona hemen albistearekin lotutako beste eduki batzuk:
- Nolako pediatra nahi dugu? Euskalduna? Kalitatezkoa? Euskalduna eta kalitatezkoa? (Semaforoan)
- Kepari gertatu zaiona ez al zaigu gehiegitan gertatzen? (Semaforoan, Behatokiak helarazitako bideoa)
- Osakidetza "demasiado rapido" euskalduntzen (Osasuna Euskalduntzeko Erakundeko Karlos Ibargurenen iritzia Berrian)
- Osakidetza eta euskara (Pello Etxabe, Berrian)
- Ehuneko cincuenta(Beñi Agirre, Izaro Newsen)
1 erantzun:
EUSKARAZ BIZI!! EUSKAL HERRI EUSKALDUNA ERAIKI!!
Post a Comment