2012/01/27

Zer egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre? (IV) DENA -era!




Arrakasta handia du semaforokideen artean sekzio honek, antza denez. Maiderrek Urbil merkataritza guneko Bershka dendan bi argazki atera ditu, zein baino zein harrigarriagoa: Zer da DENA -era? Formula matematiko bat? Horra hor bigarren argazkia:

Zer egin halako kartelekin? Negar ala barre?

4 erantzun:

Miren,  10:04  

Webgunea, behintzat, euskaraz dute.

Urko,  09:40  

lagundu: testu egokia eskaini, ahalegina eskertu, hobetzen jarrai dezaten animatu...
euskaldun perfektuok ere badugu praktikoagoak izateko garaia.

Sandra,  09:45  

Parre pixkat egitea ez dago gaizki, baina inor kexatu al da dendan bertan? Inork esan al dio dendariari kartela gaizki idatzita dagoela?

Gorka,  11:34  

Nik pegatina batzuk banatuko nituzke masiboki euskaldun jendearen artean, "Euskaraz gaizki idatzita" testuarekin.

Eta denok pegatinak jartzera halako karteletan!

  ©Template by Dicas Blogger.