2011/07/11

Zer egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre? (II)




Mihiluzeren webguneko argazki honek Semaforoan egindako salaketa bat ekarri digu gogora: "Baliarrainen euskaraz gaizki eta gaztelaniaz ondo".

E planak ez du E hori euskaratik atera, antza denez. Umore onez hartu behar gauzak... ala ez? Zer egin behar dugu? Negar? Barre ?

Argazkia Jose Inazio Lopez de Luzuriagak atera du Donostiako Loiola auzoan. Handitu nahi baduzu, egin klik argazkiaren gainean.

2 erantzun:

Joseba Garaialde 20:35  

Ez dut uste barre egin beharo genukeenik, halakoetan estrategiaren bat5 hartu beharko dugu.
1.- Enpresa epailetzan salatu
2,- Udala epailetzan salatu
3.- Hautsi eta puskak Udalera eraman.

Ideia gehiago?

Jone,  11:42  

Neri, berriz, iruditzen zait barre egin beharko genukela, eta kartel horren ardura duena "ridikuloan" jarri, Semaforoaren bidez edo beste prentsaren bidez. Parre egin aurpegira!

Eta horrekin ez det esan nahi Josebak esandakoa ere egin behar ez dugunik. Konforme nago Josebaren aukerekin, eta uste det bide batek (salaketa) ez duela bestea kentzen (komunikabideetan jarri eta parre egin).

  ©Template by Dicas Blogger.