2011/02/11

LABek EuskoTreni eta Metrobilbaori eskaerak egin dizkie euskara ez baztertzeko




LABek berretsi egin ditu duela egun batzuk kaleratutako salaketak eta Euskotrenekoeta Metrobilbaoko zuzendaritzei eskatu die aldatzeko euskalduntze prozesuan duten jarrera eta galdutako denbora berreskuratzeko. Eskaera gutun bidez egin dute, eta kontzentrazioa ere egin dute, goiko argazkian ikusten denez.

Gutunean, LABek bi enpresei jakinarazi die zerbitzua publikoa izanik bezeroei arreta bi hizkuntza ofizialetan eman ahal izatea bermatu behar dutela eta hori betetzen ez dutenez ezin dela esan kalitatezko zerbitzua eskaintzen ari direnik.

Read more...

2011/02/07

Gu ere ordenagailua euskaratzen




Gu bezalako bazarete eta ordenagailua euskalduntzen ari bazarete, oso interesgarria irudituko zaizue Ander Goñi Bitarlan informatika zerbitzuetako adituak emandako laguntza.

Anderrek artikulu batean bildu ditu hainbat baliabide euskaratzeko irtenbideak (sistema eragileak, testu prozesadorea, nabigatzailea...).

Artikulua irakurtzeko, egin klik hemen.

Read more...

2011/02/04

Refractarios Kelsen-ek eta Hirukide Ikastetxeak Bai Euskarari Sariak jaso dituzte


Ziurtagiriaren Elkarteak bi entitate saritu ditu Bai Euskarari Sarien bigarren edizioan, eta biak eskualdekoak dira! Refractarios Kelsen enpresa bat bata, eta Hirukide Ikastetxea bestea.

Sari banaketa Donostiako Victoria Eugenia Club-ean egin dute.

Segi irakurtzen



Refractarios Kelsen enpresa Adunan dago, eta arrazoi hauengatik jaso du saria:

- Errotulazioa, kanpo eta barneko dokumentazioa eta beste hainbat elementu euskaratzen egin duten ahaleginagatik.
- Hornitzaileekin harremanak euskaraz izateko egin duten saiakeragatik, ahozko eta idatzizko harremanak euskaraz izan nahi dituztela adierazi baitiote hornitzaile bakoitzari, bai aurrez aurre, bai idatziz.

Ainhoa Montes Planifikazio eta Prozesu Kontrol saileko buruak eskerrak eman, eta honako hau esan du: "Barnera begira langileen motibazioa eta kohesioa areagotzeko balio izan dio Bai Euskarari Ziurtagiriak gure enpresari, eta, kanpora begira, gizartearekin daukan konpromisoa asebetetzeko".

Bestalde, Hirukide Ikastetxeak ere jaso du saria, besteak beste, entitatean euskara txertatzeko hizkuntza plangintza eratu eta hedatu dutelako. Saria Joseba Antxustegietxarte Hirukide Ikastetxeko Hizkuntza Plangintza arduradunak jaso du, eta honako hau nabarmendu du: "[...] irakaskuntza akademikoetan ez ezik, gelaz kanpoko ekintzetan ere (kirolak, aisialdi taldeak, begiraleen prestakuntza...) esfortzu handia ari gara egiten euskararen presentzia eta erabilpena areagotzeko.

Emaitzak oso onak dira: 2002an Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu zuten, eta, iaz, Bai Euskarari Ziurtagiriaren "Zerbitzua eta Lana euskaraz" maila.

Semaforoak eskura duen saririk handiena eman nahi die Kelseni eta Hirukideri: Gure semaforo berdea! Zorionak eta eutsi goiari!

Albisteari buruzko gauza gehiago irakurtzeko, jo Bai Euskarariren webgunera.

Read more...

2011/02/03

ETBn euskaldunek euskaraz hitz egiteko sinadura bilketa martxa onean doa


ETBn euskaldunak gaztelaniaz hitz egiten ikustea ohitura bihurtu da, zoritxarrez. Hori dela eta, sinadura bilketa jarri dute abian helburu honekin: Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatzea ez eskatzeko euskaldunei erdaraz egin dezaten.


Sinadura bilketa ziztu bizian doa: bi asteren buruan 2.800 sinaduratik gora! Agiria irakurri eta sinatu nahi baduzu, egin klik hemen.

Semaforoak ekimenaren berri eman du, baina ez du antolatu.

Zuzeun ere jarri dugu albistea, eta iritzi ugari eragin ditu. Sustatun ere ekimenaren berri eman dute.

Read more...

2011/02/01

Hitano ikastaroa Anoetan. Animatuko haiz?




Hika egiten al dun? Hika egitea gustatuko al litzaiake? Hika egitean zalantzak al ditun? Hika modu txukunagoan egin nahi al duk?

Anoetako Udalak hitano ikastaroa antolatu dik/din, 30 ordukoa, eta izena emateko epea otsailaren 2an bukatu bada ere, data horretatik aurrera ere bazagok/bazagon izena emateko aukera.

Argazkikoa Ritxi Lizartza dek/den, ikastaroa emango duena.

Informazio gehiago nahi baduk/badun, onena den/dek telefonoz Anoetako Udaleko Euskara zerbitzura deitzea: 943651200. Ikastaroan parte hartzeko, materiala bakarrik ordaindu behar dun/duk (30 euro)!

Animatuko haiz?

Read more...

Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua (Hainbat hedabidek)




Euskarazko 60tik gora hedabidek agiri bateratua argitaratu dute, adierazteko jauzi bat emateko garaia dela (horregatik aukeratu dugu goiko argazkia). Halaber, jakinarazi dute instituzioen konpromiso sendoagoa ere egunerokoan ikusi nahi dutela.

Semaforoak besarkada handi bat eman nahi die euskarazko hedabideetan ari diren guztiei. Zuentzat Semaforo berdea, eta eutsi goiari!

Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.

Read more...

Izan, egin, eragin (Euskal Herrian Euskaraz)



Euskal Herrian Euskaraz taldeak 30 urteko ibilbidea du erakusgai "Izan, egin, eragin" izeneko dokumentalean. Dokumentala sarean dago ikusgai, Argiaren webgunean.

Horrez gain, Berriak Igone Lamarain EHEko eledunari egindako elkarrizketa argitaratu du, eta, bertan, dokumentala du hizpide. Elkarrizketara joateko, egin klik hemen.

Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.