2011/02/04

Refractarios Kelsen-ek eta Hirukide Ikastetxeak Bai Euskarari Sariak jaso dituzte


Ziurtagiriaren Elkarteak bi entitate saritu ditu Bai Euskarari Sarien bigarren edizioan, eta biak eskualdekoak dira! Refractarios Kelsen enpresa bat bata, eta Hirukide Ikastetxea bestea.

Sari banaketa Donostiako Victoria Eugenia Club-ean egin dute.

Segi irakurtzen



Refractarios Kelsen enpresa Adunan dago, eta arrazoi hauengatik jaso du saria:

- Errotulazioa, kanpo eta barneko dokumentazioa eta beste hainbat elementu euskaratzen egin duten ahaleginagatik.
- Hornitzaileekin harremanak euskaraz izateko egin duten saiakeragatik, ahozko eta idatzizko harremanak euskaraz izan nahi dituztela adierazi baitiote hornitzaile bakoitzari, bai aurrez aurre, bai idatziz.

Ainhoa Montes Planifikazio eta Prozesu Kontrol saileko buruak eskerrak eman, eta honako hau esan du: "Barnera begira langileen motibazioa eta kohesioa areagotzeko balio izan dio Bai Euskarari Ziurtagiriak gure enpresari, eta, kanpora begira, gizartearekin daukan konpromisoa asebetetzeko".

Bestalde, Hirukide Ikastetxeak ere jaso du saria, besteak beste, entitatean euskara txertatzeko hizkuntza plangintza eratu eta hedatu dutelako. Saria Joseba Antxustegietxarte Hirukide Ikastetxeko Hizkuntza Plangintza arduradunak jaso du, eta honako hau nabarmendu du: "[...] irakaskuntza akademikoetan ez ezik, gelaz kanpoko ekintzetan ere (kirolak, aisialdi taldeak, begiraleen prestakuntza...) esfortzu handia ari gara egiten euskararen presentzia eta erabilpena areagotzeko.

Emaitzak oso onak dira: 2002an Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu zuten, eta, iaz, Bai Euskarari Ziurtagiriaren "Zerbitzua eta Lana euskaraz" maila.

Semaforoak eskura duen saririk handiena eman nahi die Kelseni eta Hirukideri: Gure semaforo berdea! Zorionak eta eutsi goiari!

Albisteari buruzko gauza gehiago irakurtzeko, jo Bai Euskarariren webgunera.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.