

Egunkaria kasuaren epaia dela eta, poza adierazi nahi izan digute semaforoaren lagun batzuek. Semaforoa ere poztu egiten da, nola ez, auziperatuak absolbitu izanaz. Nolanahi ere, absoluzioaz harago, gure egiten ditugu Juan Mari Torrealdairen hitzak:
Eta garaipena? Garaipena ere bada?, galdetzen diogu geure buruari. Absolbitu egin gaituzte, bai, baina amesgaizto honetan sartu ere Audientzia Nazionalak sartu gintuen. Eta nolako zazpi urteak izan diren!
Konturatu garenez, bestalde, sozialki oso barneratuta dago pertzeptzio hau atzo ezagututako epaiaren aurrean. Ez diogu poz hori ukatuko euskal gizarteari, bere baitan hala barneratu badu. Beti ere kontuan hartuta, besteak beste, auzia oraindik itxi gabe dagoela, pieza ekonomikoa oraindik hor dagoela, akusazioak Entzutegi Gorenarenaren aurrean aurkez dezakeen balizko helegitea ere hor egon daitekeela.
Read more...
Gainera, hainbat katedradun irakasle eta zuzendarik gazteleraz edota ingelesez aurkeztutako tesiak txalotzen dituen bitartean, euskaraz aurkeztu nahi dutenei ez diete inolako bultzadarik eskaintzen, alderantziz baizik, harriak bidean jarri, oztopoak nonahi, eta arazoak ematen dituen horietako bat bezala sentitu arazten zaituzte.
Beraz, kontua ez da soilik UPVn ikasketak euskaraz eskaintzeko zerbitzuak ez dituztela betetzen, baizik are eta okerrago, katedradun batzuk euskararen erabilpena unibertsitatean oztopatu egiten dutela, arazo bat bezala azaltzen dute gaia. Gezurra dirudi baina Euskal Herriko Unibertsitatea izena duen honetan gure kultura eta jakinduria zabaldu beharrean,… ahaztu ez… txikitu eta mesprezatu egiten dute. Ikusi besterik ez dago, UPVn egiten diren doktore-tesien artean, zenbat egiten diren euskeraz, eta gainera, urtez-urteko bilakaera aztertuz gero, argi dago kopuru hori ez dela handitzen.
Universidad del Pais Vasco, jaso gure semaforo gorria eta arren,… ez ezazu zure “birusa” zabaldu!!!