2011/02/01

Izan, egin, eragin (Euskal Herrian Euskaraz)



Euskal Herrian Euskaraz taldeak 30 urteko ibilbidea du erakusgai "Izan, egin, eragin" izeneko dokumentalean. Dokumentala sarean dago ikusgai, Argiaren webgunean.

Horrez gain, Berriak Igone Lamarain EHEko eledunari egindako elkarrizketa argitaratu du, eta, bertan, dokumentala du hizpide. Elkarrizketara joateko, egin klik hemen.

Read more...

2011/01/26

LABek tren enpresetan ematen den euskararen diskriminazioa salatu du (LAB)



LAB sindikatuak prentsa oharra helarazi digu, eta Semaforoan tarte bat egin nahi izan diogu. Hona hemen LABek helarazitakoa:

- Gasteizko Gobernuaren Garraio Sailak EuskoTren zein Metro Bilbaon indarrean diren euskara planak ezabatu nahi ditu.
- Bi enpresotako azken lan eskaintzetan euskara jakitea derrigortzen duen baldintza kendu da.
- LABek enpresa hauetan euskarari egiten zaion eraso oro salatuko du.

Segi irakurtzen


LAB sindikatuak Gasteizko Gobernuaren Garraio Sailak kudeatzen dituen tren garraio enpresetan euskararekiko duen jarrera salatu nahi du publikoki.

EuskoTrenek bere administrazio kontseiluak 2002an onartutako Euskara Plana du indarrean, eta Metro Bilbaok 2008an sinatutako Hitzarmenean ere Euskara plana jasotzen da.

Zerbitzu publikoa eskaintzen duten bi enpresa hauetan Euskara Plana egon eta euskararen normalizazioaren aldeko urratsak egin diren arren, Iñaki Arriola eta Ernesto Gasco buru diren Gasteizko Gobernuaren Garraio Saila plan hauek bazterreratu nahian dabil, desagertu arte, bai bere eguneroko ezarketan, bai etorkizuneko negoziazio kolektiboetan. PSE euskara lan munduan baliogabeko bihurtzeko ahaleginean dabil, gaztelera jakiteari beharrezko eta derrigorrezko irizten dion bitartean. Euskara emeki-emeki akabatu nahian dabiltza.

Era berean, gaur egungo EuskoTren zein Metro Bilbaoko kudeatzaileek ez dituzte euskararen sustapen eta erabileraren gaineko enpresa hitzarmenak betetzen. Ezin ahaztu, aurreko administrazioarekin ere aipatu planak garatu gabe zirela.

Metro Bilbaoren kasuan, bi lan eskaintza daude, bata barne mailakoa eta bestea kanpo deialdia, eta hauetan ez da euskararen jakintza exijitzen, zehazki Erosketa eta Kontratazio zein Marketing buruzagitzarako eskaintzak dira. Beraz, ezin izango da hornitzaile eta bezeroekin euskara bidezko harreman normalizaturik bermatu, aipatu sailen arduradunak ez baldin badira euskaldunak.

Bestalde, EuskoTrenen indarrean da tranbia gidari, autobus gidari, mekanikari-neumatiko eta elektriko-elektroniko lan potsak osatzeko deialdia, eta oinarrietan ez da, Euskara Planak zehazten duen bezala, euskararen ezagutzarik eskatzen.

Honen guztiaren aurrean, LABek, bai Gasteizko Gobernuaren zein enpreson kudeatzaileen aurrean, euskararen normalizazioan atzera urratsak egiten ari direla nabarmendu nahi du, honako asmoekin:
- Hautaketa prozesuan iruzurra eta kontrola areagotzea,honek entxufismoa dakarrelarik
- Zerbitzu publikoen erabiltzaileen eskubide urraketa
- Euskal hizkuntzarekiko eta bere normalizaziorako lanarekiko mespretxua sustatzea.
- Langileok euskaraz lan egiteko (euskara ikasteko eta lanean erabiltzeko) eta lan harremanak euskaraz garatzeko ditugun eskubideen urraketa.

LABek uste du deialdi hauek ez direla legezkoak, beraz bertan behera utziak izan daitezen eskatzen dugu, Euskara Planen araberako deialdiak egin daitezen. Bestela, epaitegietara joko dugu, bertan behera gera daitezen.

Era berean, LABek Gasteizko Gobernu eta enpresen kudeatzaileei dei egiten die EuskoTren zein Metro Bilbaon egiten duten hizkuntza politika alda dezaten, bestela antzematen den hizkuntza diskriminazio oro salatuko dugula aurreratzen.

Bukatzeko, LABek gizarteari eta zehazki euskatzaleei dei egiten die egoera hau sala dezaten, aipatutako bi enpresa publikoetan euskararen gaineko araudia betea izan dadin".

Read more...

2011/01/19

Euskara eta telefono konpainiak (II): ezetz, denak ez direla berdin!





Sutan dago gure Semaforoa, telefono konpainien eta euskararen gaia dela eta. Inoiz baino erantzun gehiago izan ditugu, eta eztabaida handia sortu da.

Ekarpen asko izan ditugu, tartean Zaldieroaren zinta ere bai, Kepak bidalita. Handitu ezazu, hobeto ikusteko.


Guri iruditu zaigu oso ondo adierazten duela gehiegitan telefono konpainiekin gertatzen zaiguna.

Zuek emandako datuekin hasieran geneukan informazio osatu dugu. Albistea ikusteko, egin klik hemen.

Read more...

Palindromo lehiaketa: burua astintzeko aukera ederra!


Hona hemen burua astintzeko aukera ederra: palindromo lehiaketa! Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak antolatu du, eta sari goxoak eskaini.
Palindromoa ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen den hitz, esaldi edo zenbakia da; euskaraz, adibidez, "Nik enara neraman amaren aranekin" (Teresa Igeregik sortua).

Segi irakurtzen


Halako lehiaketen aurrekaria aspaldikoa da, 1923koa. Ebaristo Kirikiño idazleak antolatu zuen, Euzkadi egunkariaren orrietatik. Bi hilabeteotan 150 palindromotik gora jaso omen zituzten.

Parte hartu nahi baduzu eta nondik hasi ez badakizu, "Hitza azti" liburuaren aipamenera jo dezakezu.

Lehiaketan parte hartzeko epea otsailaren 11n bukatuko da. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.

Read more...

Aldaban gaztelaniaz eta Villabonan euskaraz: orain ere bai?


Gipuzkoako Hitzak, urtarrilaren 14ko alean, Margari Ezkurdia Tolosako Aldaba auzoko andereino izandakoari egin dio elkarrizketa. Elkarrizketa mamitsua, benetan. Hara zer dioen euskararen erabilerari buruz:

Segi irakurtzen

- "Gurasoak euskaldunak nituen, baina etxean gaztelaniaz hitz egiten zuten".

- "Aldabarrek gazteleraz ikasi nahi zuten eskolan, baliagarria baitzuten [...]. Hori bai, eskola amaitzean, oinetakoak kendu eta abarkak janzten zituzten bitartean, euskaraz hasten ziren; hura zen hizki salda!"

- "Aldaban gaztelera ikastea beharrezkoa zuten; Villabonan, berriz, euskara irakatsi behar genien [umeei], integraziorako baliagarria zelako"

Azken batean, Aldaban gaztelaniaz eta Villabonan euskaraz. Orain ere gauza bera gertatzen al da?

Read more...

Jaurlaritzakoek "Execuzio" idatzi dute kartel batean Ikaztegietan


Beste kartel akastun bat euskaraz! Zenbat dira dagoeneko? Oraingo honetan, Ikaztegietatik bidali digute "perlatxoa". Bertako CEP Ikaztegieta LHIn 4 ikasgela handitzeko obrak iragartzeko kartelean, goiko argazkikoa ikus dezakegu. Kartelak Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren logoa du, eta eliza ondoan dago.

Marratxoak bi hitzen artean dantzan jarrita eta "execuzio" idatzita, ez dakigu negar edo barre egin behar dugun.

Zuk ere halakoak aurkitzen badituzu, hartu kamera, atera argazkia eta bidali semaforora (euskararensemaforoa@gmail.com).

Read more...

Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe (Euskal Herrian Euskaraz)


Euskal Herrian Euskaraz taldeak manifestazio nazionala deitu du otsailaren 12rako. Manifestazioa Donostiako Bulebarretik abiatuko da 17:00etan, Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe leloarekin. Lelo bera izenburu duen manifestua plazaratu du EHEk, atxikimendua eman nahi dutenen sinadurak jasotzeko.

Manifestua irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.

Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.