2012/01/30

"Dekretuz euskalduntzea" ez da euskalduntzea (UEMA)


Jaurlaritzak iragarri du dekretu bat aterako duela, hizkuntz maila batzuk azterketarik egin gabe aitortzeko. Horren aurrean, UEMAren Zuzendaritza Batzordeak iritzia plazaratu du, eta proposatu du administrazioko lanpostuetako hautaketetan euskara sartzea.

Artikulua prentsan ez ezik UEMAren webgunean ere badago.

Read more...

2012/01/27

Zer egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre? (IV) DENA -era!




Arrakasta handia du semaforokideen artean sekzio honek, antza denez. Maiderrek Urbil merkataritza guneko Bershka dendan bi argazki atera ditu, zein baino zein harrigarriagoa: Zer da DENA -era? Formula matematiko bat? Horra hor bigarren argazkia:

Zer egin halako kartelekin? Negar ala barre?

Read more...

2012/01/26

Lodosako ikastolaren aldeko ekintza gehiago datoz


Tolosako otsailaren 26ko giza-katea eta txistorra janen ondoren, gogorarazi nahi dizuegu Lodosako ikastolaren aldeko ekintzak ez direla bukatu.

Otsailaren 5ean festa antolatu dute Sartagundan bertan, eta bertsolariak, herri kirolak, jotak eta abar izango dira. Helburua diru biltzea izango da, hango ikastolaren egoera salatzeaz gain.

Otsailaren 5ekoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jo hona.

Read more...

2012/01/20

Ziztadak edo euskalgintzaren pintxazoa? (Patxi Gaztelumendi)



Patxi Gaztelumendik idatzitako "Ziztadak edo euskalgintzaren pintxazoa?" artikuluak dezenteko arreta piztu du. Berria taldearen, Nabarra aldizkariaren eta UEUren egoeretan oinarrituta, gogoeta pizteko moduko osatu du Gaztelumendik.

Hona hemen artikuluaren pasarte mamitsu bat:

"Ekonomia ireki eta parte hartzaile bat euskalgintza eta kulturgintzan. Non euskaltzaleok, ez garen kontsumitzaile soil. Non badugun boza, badugun poltsikoa, badugu ere bihotza eta eskuak, batez ere. Ez gugana eskatzen soilik etorri. Guk, egin nahi dugu. Eta egiten ari gara, bidenabar".

Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, jo Patxi Gaztelumendiren blogera.


Read more...

2012/01/18

Leidorreko bertsoak entzuteko aukera duzu. Gora Txolarre Irratia!


Dakizunez, larunbatean Tolosako Leidorren bertso saio mundiala antolatu du Txolarre Irratiak, eta saioko bertsoak entzungai jarri dituzte. Amaia Agirreren esanetara sei bertsolari aritu ziren: Andoni Egaña, Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu eta Gipuzkoako txapeldun berria, Aitor Sarriegi.

Bertsoak entzun nahi badituzu, sartu Txolarre Irratiaren webgunean.

Gora Txolarre Irratia!

Read more...

2012/01/17

Hirukide zoriondu du Kontseiluak


Hirukide zoriondu du Kontseiluak, "Hezkuntzaren garrantzia euskararen jabekuntzan eta garapenean" goiburupean egin zuten jardunaldiaren baitan. Bertan, alde batetik zenbait ideia garatu zituzten, eta bestetik, esperientzia praktikoa ere izan zuten. Azken atal honetan, Tolosako Hirukide ikastetxeak parte hartu zuen, Lakuntzako ikastetxe publikoarekin, eta Hendaiako ikastolarekin batera.

Esperientzia praktikoari dagokionez, Hirukidekoak zorionduak izan ziren ekimen asko eta sekuenziatuak izateagatik, adimen emozionalean lantzeagatik, baita oinarri sendoko eta ikastetxeko estamentu guztiak biltzen dituen Hizkuntza plangintza osatua izan eta martxan dugulako, emaitza gero eta hobeak lortuaz.

Albistea hainbat hedabidetan agertu da; besteak beste, Tolosaldeko Hitzan eta Diario Vascon.

Read more...

2012/01/14

Txillardegi hil da. Gora Txillardegi!


Semaforoa gorria, Txillardegik euskararen lurraldean eta euskaldunon komunitatean utzi duen hutsunea handia izango delako.


Semaforo laranja, Txillardegi eta bera bezalako beste asko behar bezala tratatu ez ditugulako irudipena dugulako.

Semaforo berdea, Txillardegiren ekarpena handia izan delako, eta etorkizunari begira ezin dugulako ahaztu hark euskararen normalizazioan jorratutako bidea.

Gora Txillardegi!

Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.