2011/10/21

Euskarazko hedabideak Tolosaldean (I). Zer dio 28 Kanalak?





Azken asteotan euskarazko hedabideen egoera dugu hizpide nagusi Semaforoan: inkesta jarri dugu martxan eta prentsaurrekoetan erabili beharreko hizkuntzei buruzko hainbat artikulu argitaratu ditugu (Joseba Kamiorena eta Andoni Egañarena, esaterako). Lanketa horretan ezinbestekoa iruditu zaigu eskualdeko euskarazko hedabideei ere aukera ematea, euren gogoetak eta kezkak gizarteratzeko.

Tartean, 28 Kanala dago. 28 Kanala 2006an hasi zen emititzen, baina lehenengo pausoak 2005ean eman zituen. 28 Kanalaren webgunean duzue beren ibilbidea eta hedadura. Semaforoak posta elektronikoz bidali dizkio galderak, eta 28 Kanalak erantzun hauek eman ditu:

Segi irakurtzen


SEMAFOROA: Hedabideak bi krisialdi pairatzen ari dira: krisialdi ekonomikoa eta hedabide tradizionalen krisialdia. Nola eragin dute zuenean?

28 KANALA: Biak. Publizitatea eta diru sarrera instituzionalak beheraka hasi dira. Hedabideak kontsumitzeko ohiturak asko aldatu dira, gu ikus entzunezko alorrean bagabiltza ere antzematen da: sare sozialak, internet, informazioa bilatzeko beste bide berriak daude. Ari gara bide hori lantzen baino, antolaketa berrietarako garai txarra...

SEMAFOROA: Zer irakurketa egiten duzue otsailean 60tik gora hedabidek egindako eskaeretatik ("Beste jauzi baterako ordua" adierazpena)?

28 KANALA:
Beharrezkoa. Euskarazko komunikabideok, militantzia moduan eta egoera kaxkarrean ari gara lanean. Gipizkoa Berritzenen, gipuzkoako hedabideen mahai osatuta dugu, diagnosi bateratu bat egiteko eta irtenbideak eta lan ildo bat jarraitzeko.

SAEMAFOROA: Zertan aldatu beharko luke administrazio publikoen eta euskarazko hedabideen arteko harremanak, euskarazko hedabideen egoera hobetzeko?

28 KANALA:
Sektore aktibo bat bezala aztertu eta kontsideratu. Euskararen diskriminazio positiboa, momentu behar da eta, benetan sinistu. Baliabide bateratuak jarri behar dira aplikazioak errentagarriagoak izateko, teknologia, administrazioa, publizitatea, sinergien estrukturak ahalbidetu,… azken ilara hauek hartu autokritika bezala ere.

SEMAFOROA: Nola ikusten duzue zuen hedabidea hemendik 5 urtera? Eta 10 urtera?

28 KANALA:
Estruktura eta aurrekontu murritza dugu. Dugunarekin baino gutxiagorekin ez du merezi bailarako telebistarik egitea. 28 kanalak iraungo badu, goian aipatutako sinergien estrukturen beharra dauka. Eta sukaldeko lan izugarria dugu, kontsumo ohitura berrietara atontzen.

SEMAFOROA: Zer-nolako harremana duzue eskualdeko euskarazko gainerako hedabideekin?

28 KANALA:
Kontaktua gara eta jarraituko dugu. Hiru bitarteko desberdin gara baina baditugu kointzidentziak. Horietan hausnarketa egin eta gutxienekoetan batu eta batera hasi beharrean gaude.

SEMAFOROA: Zer-nolako elkarlana bidera daiteke hedabide horiekin?

28 KANALA:
Egoitza bateratu bat, erredakzio bateratu bat, … baina susmoa daukat,bateratze honek “merkeago” egingo duela sinisten dutela. Bateratzeak gauza batzuk hobetuko lituzke, baina ain da egoera prekarioa, lehengo dirulaguntza guztia banatuta ere…

SEMAFOROA: Zer mezu helarazi nahiko zeniekete eskualdeko euskaldunei?

28 KANALA:

- Premia. Bailara euskaldun batek bitarteko euskaldunak behar dituela.
- Gertutasuna. Gu gara bertako berri ongien emango diegunak, gertukoa gero eta gehiago interesatzen zaigu.
- Kohesioa. Bailarako komunikabideak bailara zentzua lantzen dute, kolektibotasuna.
- Mezu positiboa. Gu bezalako txoropitoak bizirik gauden bitartean izango dela zerbait. Handiagoa, txikiagoa,… gustoko lana dugu eta badakigu non sartu ginen.
- Esperantza. Gizartean ematen ari diren aldaketak batzekoa aukerak emango dituela.


0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.