Euskarazko hedabideak Tolosaldean (IV). Zer dio Galtzaundik?
Azken asteotan euskarazko hedabideen egoera dugu hizpide nagusi Semaforoan: inkesta jarri dugu martxan eta prentsaurrekoetan erabili beharreko hizkuntzei buruzko hainbat artikulu argitaratu ditugu (Joseba Kamiorena eta Andoni Egañarena, esaterako). Lanketa horretan ezinbestekoa iruditu zaigu eskualdeko euskarazko hedabideei ere aukera ematea, euren gogoetak eta kezkak gizarteratzeko.
Tartean Galtzaundi Euskara Taldeak argitaratzen duen aldizkaria dago.
Segi irakurtzen
1991. urtean sortu zen Galtzaundi Euskara Elkartea. Tolosaldeko hainbat euskaltzale bildu eta euskararen normalizazioaren alde lan egiteko prest agertu ziren. Egoera kontutan harturik, gure herrian eskubide linguistikoei zegokienez, gabeziak handiak ziren. Galtzaundi Euskara Taldearen adar bat Galtzaundi Aldizkaria izan da, Kultura eta Normalizazioarekin batera, gabezi horiei aurre egiteko.
Galtzaundi Euskara Taldeak duen helburua kontuan izanik, hau da, euskararen normalizazioa, Galtzaundi Aldizkariak tresna bat gehiago izan nahi du horren mesedetan. 2000. urtean gure argitalpen hau hilabetekari izatetik hamabostekari izatera pasa zen eta urrats berri honekin presentzian irabazi dugu. Egun, komunikabide erdaldunen indarra handia da. Gure ekimena euskarazko herri-prentsa sustatzearen alde doa. Presentzia ziurtatzearekin batera, hamabostekariarekin herriaren eguneroko martxaren berri ematen saiatzen gara. Gaurkotasuna gertutik jarraitu eta eskualdeko erreferentzia bilakatuz.
Zenbakiko 5.000 ale inprimatu eta banatu egiten dira Tolosaldeko 23 herrietan: Abaltzisketa, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa eta Tolosa. 1.500 ale harpidetza bidez korreoz bidaltzen dira.
SEMAFOROA: Hedabideak bi krisialdi pairatzen ari dira: krisialdi ekonomikoa eta hedabide tradizionalen krisialdia. Nola eragin dute zuenean?
GALTZAUNDI: Krisialdiak hausnarketarako beta ere ematen du eta Galtzaundiri behintzat barne hausnarketarako aukera eman dio. Ildo horretatik publizitateari dagokionez, iragarle berriak eskuratu ahal izateko aukera berriak landu behar izan ditu Galtzaundi aldizkariak. Barne hausnarketak eta publizitatea ezarri ahal izateak aldizkariari berari eragin dio eta eragin egingo dio aurrerantzean ere. Etengabeko hausnarketan murgilduta dago Galtzaundi, aukera berriak aztertu eta jorratuz. Krisialdiak beraz irakurketa positiboa ere izan badu.
SEMAFOROA: Zer irakurketa egiten duzue otsailean 60tik gora hedabidek egindako eskaeretatik ("Beste jauzi baterako ordua" adierazpena)?
GALTZAUNDI: Positibo eta beharrezkoa. Galtzaundik bat egin du “Beste jauzi baterako ordua” adierazpenarekin. Adierazpenaren sinatzaileetako da. Elkarlanez landutakoa izanik positibotzat jotzen dugu, euskarazko komunikabide ez publikoek kalitatearen aldeko apustua egin eta administrazio publikoei dei egiten diete erantzuna eman dezaten.
SEMAFOROA: Zertan aldatu beharko luke administrazio publikoen eta euskarazko hedabideen arteko harremanak, euskarazko hedabideen egoera hobetzeko?
GALTZAUNDI: Administrazio publikoen lana euskarazko komunikabideen alde lan egitea izan beharko luke. Akordioak, diru-laguntzak, publizitate instituzionala lantzeko garaian euskarazko komunikabideen aldeko apustu garbia egin beharko lukete, tokian tokikoa, euskalduna eta irakurleaz probesturik erabaki estrategikoa aurrera eramanez.
SEMAFOROA: Nola ikusten duzue zuen hedabidea hemendik 5 urtera? Eta 10 urtera?
GALTZAUNDI: Komunikabidea egunetik egunera ematen diren erronka berriei aurre eginez ikusten dugu, egunetik egunera egoera eta aukera berrietara moldatuz. Horien adibide, komunikazio bitarteko berriak, sare sozialak dira; Internetek zein IKTk aurkeztuko dituzten erronka berrietara gutxinaka eta ahal den neurrian egokitzea. Tolosaldeko bestelako komunikabideekin elkarlana, amankomuneko lana, proiektu komunikatiboa garatzea xedeetako bat izango da.
SEMAFOROA: Zer-nolako harremana duzue eskualdeko euskarazko gainerako hedabideekin?
GALTZAUNDI: Eskualdeko euskarazko gainerako komunikabideekin dugun harremana egunetik egunera handiagoa dela esan daiteke. Hala ere, aurrerantzean elkarlan hau bultzatzea da Galtzaundiren asmoetako bat.
SEMAFOROA: Zer-nolako elkarlana bidera daiteke hedabide horiekin?
GALTZAUNDI: Gutxinaka baina gelditu gabe egin beharreko lana da. Komunikabide guztien artean adostu eta landu beharrekoa.
SEMAFOROA: Zer mezu helarazi nahiko zeniekete eskualdeko euskaldunei?
GALTZAUNDI: Galtzaundi Euskara Taldearen eta Galtzaundi Aldizkariaren egitekoa euskaran izango du oinarri orain artean bezala, herritarrei zuzendurik. Horretarako Tolosaldeko herritarren eta erakunde publiko zein pribatuen laguntza ezinbestekoa izango da, orain artean bezala baita aurrerantzean ere.

0 erantzun:
Post a Comment