Tolosako Udalak ez daki isunak behar bezala betetzen?
Herritar batek posta elektronikoz idatzi digu, Tolosako Udalak jarritako isun baten gainean kexa egiteko. Isuna ere bidali digu eskaneatuta. Hona hemen mezua:
"Aste honetan Tolosako Laskurain ikastolan gurasoen bilerak izan dira. Arratsaldeko 7etan inguruko herri txikietatik Tolosara etortzeko aukera bakarra ibilgailuarena da, eta horrela egin nuen.
Segi irakurtzen
Ikastola inguruan aparkatzeko lekurik ez eta beste hainbatek bezala, nik ere bertan dagoen errotondan utzi nuen ibilgailua (ordubeterako), inongo trabarik egin gabe.
Bilera amaitu eta ibilgailura inguratu nintzenean, hor non ikusten dudan isunaren orria kristalari erantsita.
Irakurtzen hasi eta hauxe jartzen zuen:
Ikusten duzuenez, gaztelaniaz agertzen da isuna: (Barrio Iurre), (04/10/2001) (Golf gris), (Estacionar sobre rotonda), (Ausente).
Ibilgailua hartu eta Udaletxera bertaratu nintzen isuna ordaintzera eta euskaraz beteta ez zegoelako kexatzera. Bertan zegoen txandako udaltzainak esan zidan bi hizkuntzak zirela ofizialak, eta ondo beteta zegoela. Handik aurrera, isuna ordaindu, esan beharrekoak esan, eta behar den lekuetan kexa bideratu dut, Tolosan ere euskara zanpatuta dagoela azalduz".
Goian azaldu bezala, herritarrak isuna ere bidali digu eskaneatuta. Bertan klik eginez gero, isuna handitu dezakezu.

2 erantzun:
Elebitasun perfektua...
Tolosako Udalak jakinarazi digu neurriak hartu dituela. Ikusi hemen: http://euskararensemaforoa.blogspot.com/2011/11/tolosako-udalak-semaforo-gorria-berde.html
Post a Comment