"Bertsolari": bertsolaritzaren erraietara bidaia polita, ahaztezina eta emozioz beterikoa (Tere Soto)
"Bertsolari" dokumentala berriro ere hizpide dugu Semaforoan. Urriaren 12an Leidorren ikusi ahal izan dugu, goiko kartelean ikusten denez, eta urriaren 14tik aurrera Hego Euskal Herriko areto askotan. Tere Soto Anoetako udaleko kultur dinamizatzaileak bidalitako kritikari kasu egiten badiogu, ezin dugu kale egin eta joan egin beharko dugu. Hona hemen Terek bidalitako kritika:
Irakurri kritika
"Film ederra eta benetan hunkigarria goitik behera, edukiz eta itxuraz. Kontrastez josita dago: baserria-kalea, zaharrak-gazteak, emakumeak-gizonak (oso irudi kuttuna Uxue Alberdirena, haurdun, mikrofonoaren aurrean, feminitatearen eta gaztetasunaren aldarrikapen umila egungo bertsolaritzan, historikoki izan duen jatorri maskulinoa eta edadetuena azpimarratu ondoren), hitza-isiltasuna, atzea-aurrea, hasiera-bukaera, bertsolariaren bakardadea jendez lepo dagoen aretoan…
Horrek guztiak du bere tokia filmean, eta dena primeran uztartuta gainera, ongi konbinatutako hari koloretsuez eginiko oihal eder bat bezala, bertsolaritzaren aberastasunaren isla garbia.
Bat-batekotasunaren indarra eta hitzez inguraturiko isiltasunaren handitasuna; hitza/isiltasunaren binomio emankorraren mirariak entzuleengan sorrarazten dituen zirrara, algara, negarra…. Hitza bide, sentimendu-burrunbaren askapen atsegina… Horixe bertsolaritzaren magia.
Filmean azaltzen diren metaforak, bestalde, paregabeak iruditu zaizkit: amildegi ondoko paseoa laino tartean, zirkuko funanbulistak bezala oreka mantentze horretan, bi aldeetara hutsa besterik ez dagoela; edo jendea eta kotxeak kaletik atzeraka, bi bertsolariak hizketan aurrera doazen bitartean, bertsolaritzaren buru-egitura bereziaren seinale; irudi benetan harrigarriak, dotoreak, adierazkorrak eta hunkigarriak.
Hizkiak jolas, hitzaren eta isiltasunaren besarkada, bertsolariaren eta ikusleen arteko konplizitatea, hemen eta orain, unean unekoa, orainaldiaren boterea bete-betean… Hitza unibertsoan, unibertsoa hitzez, hondartzako azken irudian lez… Sentsazio horiek guztiak eta askoz ere gehiago transmititu dizkit “Bertsolari” filmak, gure kulturaren arte eder honen erraietara bidaia polita da, ahaztezina, eta emozioz beterik eskaintzen digute".

Hona hemen eduki berarekin lotutako beste albiste batzuk:
- "Donostiako zinemaldia eta euskara. Zer daukagu esateko?" (Semaforoan, 2011-09-28)
- "Perdone usted" (Andoni Egañaren artikulua, Semaforoan, 2011-09-12)
- "Euskarazko zinemagintzaren loraldian ote gaude?" (Semaforoan, 2011-09-08)

1 erantzun:
Kartel polita.
Post a Comment