2011/03/25

Haurrak euskaraz erregistratzea: zilegi, baina zailegi



Semaforoaren lagunek dakiten moduan, hamaika guraso euren seme-alabak euskaraz erregistratzeko lan handia egiten ari da. Aste honetan bertan, eskualdean, Adunan, beste eskaera bat egin dute haurra euskaraz erregistratzeko.

Euskal Herriko hainbat tokitako guraso talde batek haurrak euskaraz erregistratzeko izan dituzten eta dituzten zailtasunak salatu dituzte. Prentsaurrekoa UEMAren eta Behatokiaren babesarekin egin dute; bertan, EAEn haurrak erregistratzea legez onartuta dagoen eskubidea dela adierazi dute.

Behatokiak jakinarazi duenez, Ibarran ere badago haurra euskaraz erregistratzea. Beraz, Tolosaldean 28 udalerritatik bitan egikaritu daiteke eskubide hori.

Prentsaurrekoari buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, jo Behatokiaren webgunera.



0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.