Euskara ez da betebeharra izango EAEn, irrati lizentziak lortzeko
Euskal Autonomia Erkidegoan euskara ez da derrigorrezkoa izango FM irratien lizentzia lortzeko. Euskal Jaurlaritzaren ikus-entzunezko komunikazioko dekretu proiektuak meritutzat hartuko du, baina ez betebehartzat. Tokiko telebisten lizentzietarako, ordea, betebeharra izan zen.
Alderdi Popularrak 2008an egindako proposamena aintzat hartu du Jaurlaritzak, eta ez du portzentajerik jarriko.
Lehendik ere, eskualdeko irratien panorama ez da "oso euskalduna", Semaforoan salatu genuenez.
Albisteari buruz gehiago jakin nahi baduzu, Berriara jo dezakezu.
Koskak eta Arrosak alegazioak jarri dizkiote dekretuari: egin klik hemen.
0 erantzun:
Post a Comment