2011/03/28

"5.000 baietz!", zertarako behar dira?




Argitu da "5.000 baietz" kanpainaren misterioa: errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainaren leloa da. Tolosaldeko 18 udal, Galtzaundirekin eta Kontseiluarekin batera, errenta aitorpena euskaraz egin dezagun sustatzen ari dira, eta eskualdean 5.000 errenta aitorpen euskaraz egitea da erronka.

Prentsaurrekoan, errenta aitorpena euskaraz egiteko argibideak eman dituzte. Tolosaldekoentzat ez ezik gipuzkoar guztientzat ere balio du informazioak:

Segi irakurtzen


- Diputazioak etxera bidaltako proposamena telefonoz berretsi nahi badugu, telefono zenbaki honetara deitu behar dugu: 902 100 040. Une batean, mezu hau entzungo dugu: "Errentakoekin euskaraz egin nahi baduzu, sakatu BAT".

- Diputazioak etxera bidalitako proposamena internetez berretsi nahi badugu, webgune honetara sartu behar dugu: http://www.gipuzkoa.net/. Identifikatu ondoren, 3. pausoan, deklarazioa euskaraz nahi duzula adieraz dezakegu.

- Deklarazioa beste modu batean egiten baduzu (mekanizatua, gestoria baten bidez, Foru Aldundiaren egoitzara joanda…), euskaraz egiteko eska dezakezu.

Erraza, ezta? Baietz 5.000 errenta egin euskaraz! 5.000 baietz! Edo gehiago...

1 erantzun:

Anonymous,  17:04  

Wikipedian artikulu zabal bat egin nuen PFEZri buruz. Hainbat kontzeptu bertan azaltzen dira. Espero lagungarri izatea.
Lander I.

  ©Template by Dicas Blogger.