Tolosan, skatezaleei gaztelaniaz eta zikinei euskaraz
Tolosako Idoiak mezu bat helarazi digu, joan den larunbatean Tolosan antolatu zuten skate pista berriaren inaugurazio ekitaldiaren harira:
Irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen
"Larunbat arratsaldean, inaugurazio festaren ondoren, skate txapelketa egin zuten, eta azken 20 minutuetan behintzat ez zuten hitzik egin euskaraz. Esatari gazte bat aritu zen isildu gabe, gaztelania hutsean. Lotsagarria iruditzen zait, alde batetik, Tolosako Udala tartean zegoelako, eta, bestetik, jarduera hori gaztetxoei zuzenduta zegoelako.
Antza denez, euskaldunak ez gara skatezaleak, baina bai zikinak. Izan ere, euskaldunoi euskaraz esan ziguten bakarra izan zen zakarrak zaborrontzietara botatzeko.
Ze mezu helarazi nahi diegu Tolosako eta inguruko herrietako gazteei, jarduera erakargarrienak gaztelaniaz antolatzen badizkiegu?"
Aitor Iztuetak ere salatu du gertaera hori, Tolosaldeko Hitzan, "Skate pistan, en español" artikuluan. Salaketa irakurri nahi baduzue, egin klik hemen.
Horrez gain, The indezents blogean ere skate kontuak izan dituzte hizpide: "Euskarak ez du Skate-rako balio".
OHARRA: Argazkia Tolosaldeko Hitzatik hartu dugu.

1 erantzun:
Antza denez skatean ezin da euskaraz egin. Ingelera edo gaztelera soilik, brother. Euskara not mola!
Post a Comment