2011/03/03

Baina, badago ala ez dago euskarazko komikirik?




Dani Fanok berretsi egin du duela aste batzuk Semaforoan jaso genituen adierazpena: "Euskarazko komikia ez da existitzen". Hori bai, ñabardura bat eman dio: "Agian apokaliptikoegia naiz". Argia.com-en dago elkarrizketa.

Bestalde, Dani Fanoren aurreneko adierapenen harira, erantzun bat iritsi zaigu Arte Bizkarra Kulturgintza taldetik. Hauxe da:



Ikusi erantzuna


Gorka Velascoren "Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen" aurkeztu zuen 2008an Getxoko VII Komiki Azokan. Liburu horretan, marrazki xume eta sotilak aho biko testuekin uztartuta, egileak hezkuntza eta irakaskuntzari buruzko hausnarketarako gonbitea luzatzen dio ikusle irakurleari.

Horren geroztik aurkezpen batzuk egin ditu.

Azkena Zaragozako IX Komiki Azokan (ikusi honen webgune ofizialean: http://www.saloncomiczaragoza.com/autores.html)

Info gehiago:

www.berria.info/.../«Institutu_guztiak_dira_BeHIak».htm

www.gaur8.info/edukiak/20090904/155095/Institutuak-BeHIak-hausnarketarako-larre-bihurtu-ditu-Gorka-Velascok

www.hikhasi.com/fitx/fitxategiaJeitsi.php?id=168&emota=2&dmota=pdf

www.deia.com/2010/03/05/bizkaia/margen-izquierda-encartaciones/vacas-con-mensaje

Bakoitza bere momentuan Euskadi Irratiko Tere Belokik, "Arratsaldekoak" saioan, Edurne Ayusok, "Amaruna", eta Onda Vascako Kike Alonsok elkarrizketa bana egin diote.

Informazio gehiago behar izanez gero.
artebizkarrakulturgintza@gmail.com

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.