2011/03/18

Villabonan euskara ikasteko aukera izango dute etorkinek (BANAIZGABARA elkartea)



BANAIZBAGARA elkarteak mezua bidali digu, Villabonan abian jarriko duten egitasmo bat dela eta. Hauxe da mezua:

Ba al duzu lagun etorkinik (edo bertan jaio arren ikasi ez duenik)? Hemen aukera bikaina lagun horientzat. BANAIZBAGARA elkartearen eskutik euskara ikasteko modu erraza. Zabaldu mezua!!!

Segi irakurtzen


Martxoaren 21etik aurrera Villabonan etorkinek euskara ikasteko egitasmo berria jarriko da martxan. Egitasmo hau ahozko komunikazioari zuzenduta dago, eta mahai baten inguruan eserita, hasieratik eguneroko bizitzako hitzak eta esamoldeak ikassi eta erabiliko ditugu, parte hartzaileei interesatzen zaizkien gaiak kontuan hartuz.

Taldea astelehenetan, arratsaldeko 19:45ean, Villabonako Gaztelekuan bilduko da (Kale Nagusia 79, 2. pisua).

Klaseak dohain izango dira, eta aurretik ez da beharrezkoa izango izena ematea. Ez da ikastaro mugatu bat izango.

Talde iraunkor bat sortzea da asmoa eta urte osoan zehar parte-hartzaile berriak sartzea posible izango da.

Euskarazko komunikazioa bilera horien "erdigunea" izango da, baina aldi berean herritarren arteko elkarbizitza eta kulturen arteko ezagutza bultzatu nahi ditugu egitasmo honen bidez. Zentzu honetan parte hartzeko interesa duten euskaldunek ere ongi etorriak izango dira, bai asteroko bileretan eta bai hilean behin antolatzeko asmoa ditugun kantaldietan.

Egitasmoaren antolatzaileak, Gipuzkoako beste herri batzuetan were etorkinentzako euskara taldeak dinamizatzen duern BANAIAZBAGARA elkartea eta Villabonako Udaleko Euskara Zerbitzua dira.

Informazioa gehiago: BANAIAZBAGARA Elkartea, Petra Elser, 645 733 818
Villabonako Euskara Zerbitzua: 943693 501

Horraino BANAIZBAGAREN mezua.

Bestalde, facebooken, Billabonako EHEren horman, soka luzea ekarri du kartela gaztelaniaz nagusiki gaztelaniaz egoteak.


0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.