2011/06/25

Badaukagu euskaraz deklaratzeko eskubiderik Galizian?


Senegaldar bat atxilotu dute Galizian, eta euskaraz deklaratzea eskatu du (EITB.COMetik). Horren harira, honako mezu hau bidali digu posta elektronikoz Koldok:


"Galizian euskaraz deklaratzea eskatu duen pertsonaren kasua bolo-bolo dabil sarean, eta duda bat sortu dit: euskaldun batek badauka legez eskubiderik euskara ofiziala ez den lurralde batean hori eskatzeko?

Nahiko nuke baten batek hori argitzea, mesedez."

Eskertuko genuke erantzunak posta elektronikoz bidaltzea (euskararensemaforoa@gmail.com), facebooken bidez ematea edo albistearekin lotutako erantzunetan jartzea.

1 erantzun:

Gorka,  23:53  

Hona hemen erantzun argigarri bat Elebideren webgunetik aterata ():

"Espainiako Estatuan, euskara ofiziala den lurraldetik kanpo, jarduketa judizialak gaztelaniaz egingo dira edo, bestela, tokiko hizkuntza ofizialkidean; babestuta geratuko da, auzitegian erabiltzen den hizkuntza ulertzen edo hitz egiten ez badu, doan interprete baten laguntza izateko akusatuak duen eskubidea, eta, auzi penaletan, bere burua defendatzeko bidezko frogabideak erabiltzekoa".

Beraz, ondo ulertu badut, euskaraz deklaratu daiteke, baldin eta beste hizkuntza ulertzen edo hitz egiten ez baduzu, ezta?

  ©Template by Dicas Blogger.