Kontseiluaren udal neurketak: Anoeta Txapeldunen Ligara!
Kontseiluak Euskal Herriko 116 udaletako hizkuntz politika neurtu eta baloratu du. Eta, nola geratu dira eskualdeko udalak?
Anoeta bigarren izan da, eta Txapelduen Ligan jokatzeko moduan da. Altzo, seigarren, UEFA edo Europa Ligan jokatzeko. Biek ala biek "Oso ongi" nota lortu dute.
Villabona-Amasa 25. izan da, eta hark ere "Oso ongi" nota lortu du.
Aduna eta Tolosak "Ongi" nota lortu dute, eta, hurrenez hurren, 28. eta 37. izan dira.
KONTSEILUAREN SAILKAPENA (LEHENENGOAK)
RANKINA | HERRIA | NOTA | KALIFIKAZIOA | UEMAko kide? |
1 | AULESTI | 9,3855 | OSO ONGI | BAI |
2 | ANOETA | 9,3395 | OSO ONGI | BAI |
3 | BERMEO | 9,3209 | OSO ONGI | EZ* |
4 | OIARTZUN | 9,3126 | OSO ONGI | BAI |
5 | USURBIL | 9,254 | OSO ONGI | BAI |
6 | ALTZO | 9,2229 | OSO ONGI | BAI |
7 | LEITZA | 9,1867 | OSO ONGI | BAI |
8 | ANTZUOLA | 9,0567 | OSO ONGI | BAI |
9 | SEGURA | 8,7841 | OSO ONGI | EZ |
10 | ORIO | 8,7745 | OSO ONGI | BAI |
* 2010ean atera zen
ESKUALDEKO BESTE HERRI BATZUK
RANKINA | HERRIA | NOTA | KALIFIKAZIOA | UEMAko kide? |
25 | VILLABONA-AMASA | 8,0343 | OSO ONGI | EZ |
28 | ADUNA | 7,9994 | ONGI | BAI |
37 | TOLOSA | 7,4127 | ONGI | EZ |
Emaitza guztiak ikusi nahi badituzu, Kontseiluaren webgunera jo eta PDFa jaits dezakezu.
2 erantzun:
Ez da posible! Nola liteke Adunak "ongi" bakarrik ateratzea, ikusita zer-nolako lana egin duten, esaterako, enpresekin eta?
Positiboa da, bai, herrietako hizkuntza-politikak neurtzea, baina ez dakit, bada, neurketa horiek oso-oso errealak/errealistak ote diren!!!
Zuek zer uste duzue?
Adunak "Ongi" atera du, baina "Oso ongitik" 0,0006ra geratu da.
Villabona-Amasak, adibidez, 8,0343 lortu du, Adunak baino pixka bat gehiago, eta "Oso ongi" nota lortu du.
Neurketa horien balioaz ez noa hitz egitera, ez baitakit nola egin diren.
Post a Comment