Badira, bai, euskarazko komikiak
Euskarazko komikirik ba ote dagoen ere auzitan jarri du Dani Fanok, eta horren berri eman dugu Semaforoan. Horren harira, mezu hau jaso dugu:
Aupa Semaforozaleak:
ALHONDIGAKOMIK Autoeditatuen topaketetan parte hartuko dugunon zerrenda: argitaratu dute:
Bertan Arte Bizkarra Kulturgintza agertzen da, nire proiektu guztien argitaletxea, babesa eta aterpea.
Diseinuaren etxean "Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen" aurkeztuko dugu, waka-wakaren egunean.
Umore puntu batez institutuen egoera islatzen duen proposamen grafiko eta poetikoa
Honen harira Bilbo Hiria irratiko Berbaz irratsaioan egin digu elkarrizketa Eleder Aurtenetxek (oso ele ederrak Elederrerenak)
Honen harira Koldo Arranzek liburuaren azala eskegi du facebookeko esteka batean. Eta batzuk hasi dira klikatzen "atsegin dut".
Niretzat FBkoa nahiko berria eta arrotza da baina ilusioa egiten dit lelokeri horrek.
Nahi duzuenerako:
artebizkarrakulturgintza@
0 erantzun:
Post a Comment