Haurrak euskaraz erregistratzea: jakin beharreko 10 kontu
Zarautzen euskaraz erregistratutako lehenengo umeak izandako oihartzuna baliatuz, ideia ona iruditu zaigu haurrak euskaraz erregistratzeko aferarekin lotutako 10 jakingarri ematea. Hartara, hobeto jakingo dugu kontua zertan datzan:
Segi irakurtzen
1.- Haur jaioberria erregistratzea derrigorrezkoa da. Gurasoek egin behar duten lehenengo tramite administratiboa da, eta haurra jaio den herriko edo gurasoak bizi diren herriko bake epaitegian edo erregistro zibilean egin behar da.
2.- Haur jaioberria erregistratu gabe, gurasoek ezin dute haurra erroldatu, ezin diote Gizarte Segurantzan alta eman, ezta osasun txartelik lortu ere.
3.- Toki gehienetan, erregistroa liburu batean egiten da, eta liburua gaztelaniaz bakarrik dago. Beraz, umea gaztelaniazko liburuan gaztelaniaz erregistratzen da. Sekula ez da egon euskarazko erregistro libururik.
4.- Erregistroa euskaraz egiteko aukera bakarra hau da: bake epaitegian edo erregistro zibilean inforeg izeneko aplikazio informatikoa instalatzea. Eusko Jaurlaritzak toki batzuetan instalatuta dauka aplikazioa, baina instalatze prozesua behar baino makalako doa.
5.- Legez ez dago inolako oztopo edo trabarik haurra euskaraz erregistratzeko.
6.- Herriz herri izan diren aurrerapenak herritarrek bultzatuta etorri dira (Zarautzen, Oiartzunen, Arrasaten, Usurbilen...).
7.- Aukera duten tokietan, asko dira haurra euskaraz erregistratzen dutenak. Azpeitian, adibidez, 2010ean haurren %64 euskaraz erregistratu zituzten.
8.- Nafarroan ez dago arazorik haurra euskaraz erregistratzeko. Nafarroako herrietan, inforeg instalatuta dute.
9.- Eskualdean, bi tokitan baino ezin da haurra euskaraz erregistratu: Tolosan eta Ibarran.
10.- Guraso izango bazara, haurra euskaraz erregistratzeko ze aukera duzun begiratzea komeni zaizu. Horretarako, UEMAren webgunera jo dezakezu.
OHARRA: Argazkia Sustatu.com-etik atera dugu.

0 erantzun:
Post a Comment