2011/06/20

5.000 lortzeko... trabak


Apirilaren 6tik aurrera, "5.000 baietz" lelopean, aurtengo errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abian dago Tolosalde honetan. Erronka nagusia 5.000 lortzea! Tolosaldeko hainbat eragilek bultzatu zuten kanpaina, 18 udal tartean, iragarkiak lau haizetara zabaldu dituzte... Hala ere, aste honetan gutun bat jaso dugu, eta argi utzi digu denok ez dugula maila bereko borondatea edota baliabideak eskaitzen, euskaldunon eskubideak bermatzeko. Gutunaren egileak eskatu digu izen-abizenik ez argitaratzeko.

Segi irakurtzen



"Jakin dezazun atzo egon nintzela Tolosako Ogasunean errenta-aitorpena egiten eta euskaraz ez zekien teknikaria egokitu zitzaidala (halere, aitorpena bera euskaraz egiteko eskatu nion). Harritu-edo ere egin zen. Bere atzekoa ere erdalduna zen. Ordu eta erdiz atenditu ninduten, beraz, panorama ongi ikusteko modua izan nuen. Gehien-gehienok euskaldunak izan eta euskaraz zuzentzen ginen arren, bi teknikari horien kasuan, ezin. Errenta-aitorpena bera nola egingo zieten herritarrei ez dakit, baina kanpainak alferrik dira pertsonek huts egiten badute, ederki dakigun eran. Horixe nik ikusitako apurra".

(2011ko ekinaren 10ean jasotako gutuna)

Norbaiti gauza bera gertatu zaio? Zein izan da zuen esperientzia? Bidali zuen informazioa helbide honetara: euskararensemaforoa@gmail.com. Garrantzitsua izango da kanpainaren balorazioa egiteko. Mila esker.

2 erantzun:

Anonymous,  10:33  

Nire esperientzia oso bestelakoa izan da. Neska euskaldun maja askoa egokitu zitzaidan!
Hala ere, badakit euskalduna ez den pertsonala ere izaten dutela jendaurrerako, eta zorte kontua dela beraiekin topo ez egitea. Ea behingoz ulertzen duten pertsona euskaldunak nahi ditugula, den-denak.
Aholku bat: horrelakoetan, aurrean pertsona euskalduna nahi duzuela garbi utzi. Bai, badakit zaila dela eta diskretoak izatea gustatzen zaigula, baina ez dago beste modurik.

Imanol,  23:31  

Nire aholkua ere estilo berekoa da: euskaraz eskatu, eta, eskubidea ukiatzen badizute, salaketa jarri: bertan, Behatokian, Elebiden... Baita prentsan ere! Horrek bai egiten diela min!

  ©Template by Dicas Blogger.