2011/07/18

"Bikain" nota jarri diote Mintzalagunaren proiektuari


Azkenean, Semaforo berde bat! Azken boladan Semaforo gorriak baino ez ditugu banatu, eta bada garaia kolorea aldatzeko!

Semaforo berdea 2010-2011 ikasturteko Mintzalagunari eman nahi diogu. Galtzaundik 2010-11 ikasturtean hartu du lehenengo aldiz Mintzalagunaren ardura, eta, guztira, 32 lagun aritu dira: 8 euskal hiztun eta 24 euskara ikasle.

Segi irakurtzen


Ikasturte amaierako notak parte hartzaileek jarri dituzte: 9,6 taldeko giroari; 9,5 puntualitateari; 9,2 taldearen parte-hartzeari; 9,2 dinamizatzailearekiko harremanari; 9,1 ikasturteari eta 9 programaren gainean jasotako informazioari. Alor guztietan 9tik gorako puntuazioa, beraz. Hitz bitan: Bi-kain.

Nota bikainaz gain, datu batek harritu gaitu bereziki: gizonezkoen kopuru eskasa emakumezkoen aldean. Gizonezko bakarra aritu da hiztunen artean, eta 24 mintzakideetatik 6 izan dira gizonezkoak.

Hurrengo ikasturtean ere Galtzaundi aritu da koordinazio lanean. Parte hartu nahi baduzu, Galtzaundira deitu edo idatzi besterik ez duzu egin behar: 943 65 50 04 edo galtzaundi@galtzaundi.com.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo Galtzaundiren webgunera.

OHARRA: Argazkia Galtzaundirena da, eta bertan parte hartzaileetako batzuk daude.

1 erantzun:

jose 12:43  

segi aurrera.
jo ta ke

  ©Template by Dicas Blogger.