2011/07/13

Correosen euskarazko zerbitzurik ez arratsaldez


Olatzek mezua bidali digu posta elektronikoz, Correosek telefonoz eman dion tratua dela eta. Hauxe da mezua:

Segi irakurtzen

"Lehengo egunean (ekainaren 7 edo 8an, ez naiz akordatzen) erreklamazio bat egiteko asmoz Correosera deitu nuen: 902 197 197 zenbakira. Oker ez banago 2. botoia "bultza" nuen, euskarazko arreta jaso ahal izateko. Berehala emakume batek hitz egin zidan, erdaraz. Eguardiko 3:30ak aldera zen.

Emakumeari euskarazko arreta jaso nahi nuela komentatu nion, arrazoi horregatik "bultza" nuela
2. botoia (Ordenagailuko neska programatuak halaxe baitio: "Euskaraz bultza 2"). Eta hara non bere erantzuna. Une hartan ez omen zegoen euskaraz zekien langilerik. Oker ez bazegoen, euskarazkoak goizez bakarrik lan egiten zutela. Beraz, euskaraz atenditua izan nahi banuen hurrengo egunean berriro deitzeko.

Eta goizez horrelako deiak egin ezin ditugunok, gure erreklamazioak erdaraz egin beharko al ditugu derrigor???"

Ikusten denez, "Euskalduna badaukagu baina oporretan dago" aitzakia zabaltzen ari da. Zuri ere halakorik gertatu bazaizu, jarri harremanetan Semaforoarekin eta kontatu zure pasadizoa: euskararensemaforoa@gmail.com.

Isilik ez geratu, behintzat.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.