2011/07/06

Haurrak euskaraz erregistratzea: Oiartzunen eta Usurbilen ere bai


Argazkia Oiartzunen atera dute, eta, bertan, honako hauek ageri dira: Oinatz eta Leire jaioberriak, euren gurasoak, Irati Etxebeste Oiartzungo euskara zinegotzia eta Aitziber Arnaiz euskara teknikaria.

Ez da bataioko argazkia: Oiartzunen euskaraz erregistratzen diren lehenengo umeak dira.

Segi irakurtzen


Gero eta gehiago dira erregistroak euskaraz egiteko aukera ematen duten tokiak, atzerapenak atzerapen eta zailatsunak zailtasun. Noizko argazki berdintsuak Adunan, Ikaztegietan, Altzon, Orendainen, Iruran...?

Albiste honekin zerikusia duten eduki hauek argitaratu ditugu Semaforoan:

- Haurrak euskaraz erregistratzea: jakin beharreko 10 kontu
- Haurrak euskaraz erregistratzea: Zarautzen euskaraz erregistratu ahal izango dituzte
- Haurrak euskaraz erregistratzea: zain eta zain eta irtenbiderik ez
- Haurrak euskaraz erregistratzea: zilegi baina zailegi

Horiez gain, Aiurrik ere argitaratu du artikulu bat gaiari buruz: "UEMA, haurrak euskaraz erregistratzeko lanean".

1 erantzun:

Usurbilen ere bai,  12:46  

Usurbildik jakinarazi digute han ere jarri berri dutela erregistroak euskaraz egin ahal izateko aplikazioa.

Noaua aldizkarian horren berri eman dute (9. orrialdean): http://www.noaua.com/hemeroteka/aldizkariak/455.pdf

  ©Template by Dicas Blogger.