2011/02/14

Horrela erdalduntzen dira euskaldunen eta erdaldunen arteko elkarrizketak











Demagun lagun talde batean euskara erabiltzen duten pertsonak A, B eta D direla eta erdara erabiltzen duen pertsona C dela. Demagun, halaber, C agertzen den bakoitzean euskaldunek erdarara jotzen dutela.

Hori hala izanik, hauxe da euskararen etorkizuna lagun taldean, goiko eskeman ikus dezakezunez:

- 10 elkarrizketatik 4 euskaraz izango dira, eta 6 erdaraz.

KONTUZ! Hizkuntza bat nola gal daitekeen erakusteko adibide praktikoa da hau. Euskarari BAI esatea ez da nahikoa, euskaldunok erabili eta besteok ikasi behar dugu, etorkizunean euskaraz bizi nahi badugu.

6 erantzun:

txerra 15:20  

10 elkarrizketatik 4 euskaraz izango dira, baldin eta euskaldunek euren artean beti euskaraz egiten badute, noski.

Martin 06:32  

Euskaldunek beren artean erdaraz egingo dute erdalduna tartean egonda (A-B-C; B-C-D; A-B-C-D). Horrek ohitura hori errotu egiten du eta, azkenean, erdalduna desagertuta ere (demagun komunera pixa egitera joanda edo sega-potoaren dei bat dela eta), euskaldunek erdarara joko dute.

asarasua 09:05  

Gorago Martinek esan duen bezala, %40 hori maximoa da. Edo kimera hutsa, praktikan. Izan ere, C ere laster hasiko baita erdaraz "errazago" egiten. Eta B ere, neurri batean, "kutsatuko" du. Eta AB arteko elkarrizketa bakarrik izango da euskara hutsean. Edo AC, agian, A oso-oso burugogorra bada...

Egia borobila, beraz. Baina gero, praktikan, euskarak bizirik dirau! Milagroa? Burugogorrak gu! ;-)

Anonymous,  10:20  

(A, C, D) hirukotekoek ez dute elkarrekin hitz egiten haserre baitaude. Datu hori falta da, ezta? Hala ere, euskararen kalterako datua.

pedro 19:30  

Gainera eskema hori ez da baliagarria bakarrik hiru euskaldun eta erdaldun bat dauden kasuetarako. Laugarren hori euskalduna izan ahal da baina erdararako joera markatua duena. Emaitza, kasu honetan, oso antzerakoa litzateke.

Iñigo,  10:46  

Iñigo (Zuzeun):

Proportzio zuzena 11tik 7koa da, izan ere, A, C,eta Dren artekoa falta da koadroan eta hori ere erdaraz izango litzateke.

  ©Template by Dicas Blogger.