2011/09/02

Argia astekariak Semaforoari buruzko erreportajea argitaratu du


Bistan da semaforoek argia behar dutela funtzionatzeko, eta agian horregatik gure Semaforoak ere Argia astekariarekin egin du harremana.

Argia astekariak tarte bat eskaini dio Semaforoari eta siglak ere jarri dizkio (TES), erakunde garrantzitsuei bezala. Honako hau da "Blogari umoretsuak probokatzen" erreportajearen sarrera:

Segi irakurtzen


"Asteburu batean Euskal Herria euskalduntzeko intentziorik ez daukate Tolosaldeko Euskararen Semaforoa (TES) blogaren sortzaileek. Aldarrikapena eta umorea ardatz, euskaldunok zirikatu nahi gaituzte, gure hizkuntz eskubideak beti present izateko."

Erreportaje osoa irakurtzeko, egin klik hemen.

The Washigton Post, Le Monde, Frankfurter Allgemeine Zeitung, ABC, The Guardian eta beste batzuek ere interesa izan dute gurekin harremanetan jarri eta erreportaje bat egiteko, baina guk gureari tinko: lehentasuna euskarazko hedabideei.

Eskerrik asko Argiari eta Onintzari!

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.