2011/09/30

Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketa: Inoiz baino aukera gehiago sarrerak eskuratzeko



Laster hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta, ohikoa denez, Bertsozale Elkarteak inpaktu handiko komunikazio kanpaina jarri du abian.

Gainera, inoiz baino aukera gehiago daude sarrerak eskuratzeko, elkarteak berak jakinarazi duenez: saio guztietarako sarrerak Internet bidez salduko dira, saioa jokatu aurreko astetik. Horretarako bi webgune daude: www.gpuntua.com eta www.bertsosarrerak.eu.

Eskualdean bi saio izango ditugu: final-laurdenetan, Villabonan, Olaederra kiroldegian, urriaren 22an; eta, finalaurrekoetan, Tolosan, Usabal kiroldegian, azaroaren 27an.

Nahi duenak badaki, beraz: bilatu G puntua!

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.