Euskarazko zinemagintzaren loraldian ote gaude?
Udazkenaren usainean Donostiako Zinemaldia iristen zaigu urtero, eta, aurten, garai bertsuan, euskarazko filmak agertu zaizkigu handik eta hemendik. Udazkenean sartzeko gutxi falta dugula, euskarazko zinemagintzaren udaberrian al gaude?
Begira zer dakarren udazkenak euskarazko filmei dagokienez.
Segi irakurtzen
Eta pelikulak ikusten badituzu, zergatik ez diguzu bidaltzen zure iritzia posta elektronikoz (euskararensemaforoa@gmail.com), albistearen erantzunen atalean edo facebook bidez?
ARRIYA
Alberto Gorritibereak zuzendutako filmean, Euskal Herriko mugako herri batean kokatutako istorio bat ikusiko dugu. Pertsonaiak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez mintzo dira, eta tartean apustu bat, maitasun istorio bat, herri giroa eta, nola ez, harria izango ditugu.
Pelikulak oso muturreko kritikak izan ditu: kritika gehienak oso kritika onak edo oso txarrak dira, ia tarteko biderik gabe.
Kritika onen artean, Berriarena, Argiarena, Gararena (gaztelaniaz) edo La Vanguardiarena (gaztelaniaz) daude.
Txarren artean, Diario Vascorena eta Noticias de Gipuzkoarena daude (gaztelaniaz), baita Urko Aristirena ere. Noticiasen,gainera, zuzendariari egindako elkarrizketa mamitsua argitaratu dute.
Zinemaldian ez ezik, herri askotan ere ikusgai egongo da, eta askok ikusi dute: abuztuaren 27-28ko asteburuan Euskal Herrian ikusle gehien lortu duen filma izan da, Jon Eskisabelek Berriketan.infon azaldu duenez.
Trailerra Zuzeun jarri dute. Ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.
Zuk ikusi duzu? Eta zer iruditu zaizu?
BI ANAI
Bernardo Atxagaren nobelan oinarrituta dago filma. Imanol Rayo da zuzendaria, eta hau da sinopsia: Bere aitaren heriotzean, Paulo seme gazteenak bere anaia Daniel ezinduarenardura hartu beharko du. Istorioa Artikutzan, Lesakan eta Iturenen filmatu dute, eta 50eko hamarkadako baserri giroa du.
Orio Produkzioaren webgunean trailerra dago ikusgai. Ikusteko, egin klik hemen.
Zinemaldiko Zinemira sailaren inauguraziorako gorde dute estrainaldia. Ikusten duzunean, zer esango diguzu, liburua hobea dela?
URTE BERRI ON, AMONA!
Telmo Esnalen filmak ere Zinemaldian izango du estrainaldia. Filmaren nondik norakoak hauek dira: burutik gaizki dabilen amona zahar etxe batera eraman nahi dute bi senide, eta, horretarako, plan "makiabeliko" bat jarriko dute abian. "Baina amonak ere badu zer esanik istorio horretan", Esnalek Berriari adierazi dionez.
Donostian, Nafarroako herri batzuetan eta Benidormen filmatu dute. Pertsonaiak gipuzkeraz hitz egingo dute, eta, alde horretatik "Aupa Etxebeste!" filmaren antza izan dezake (Horixe izan zen Telmo Esnalen aurreneko filma).
Eta bilaka-bilaka, filmaren webgunea ere aurkitu dugu. Trailerra edo bestelako informaziorik ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.
Konparazioak egingo ditugu, seguru. "Aupa Etxebeste!" baino hobea, okerragoa, desberdina, antzekoegia? Zuk zer diozu?
BERTSOLARI
Asier Altunaren filma dokumentala da, eta hori ere Zinemaldian estreinatuko da. Izenburuak adierazten duenez, bertsolaritza da gaia. Berriak egindako elkarrizketan adierazi duenez, bi urteetako lan luzearen ondorioa da dokumentala.
Radio Euskadin ere egin diote elkarrizketa (gaztelaniaz). Entzun nahi baduzu, egin klik hemen.
Zinemaldiko egitarautik sinopsia atera dugu: "Bertsolariak bat-batean botatzen ditu bertsoak euskaraz. Ahozko tradizio honek jakin du eboluzionatzen eta gure egunotara egokitzen. Dokumental honetan, Euskal Herriko bertsolari ezagunenak izango ditugu, ahozko poesiaren konplexutasuna eta sekretuak kontatzen".
Mondraberri atariak trailerra jarri du. Ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.
Eta zuk, zer duzu esateko? Dokumentalak gustuko dituzula, aspergarriak direla?
XORA
Eta euskarazko zinemagintzaren udazkeneko udaberria amaitutakoan ere izango ditugu nobedadeak. Hortxe dator "Xora", zubererazko lehen filma. Hebentik kultur elkarteak bultzatutako egitasmoa da filma.
Oraindik lauzpabost hilabete beharko dituzte irudiak muntatzeko; beraz, 2012aren hasieran zinematokietan egotea espero dute.
Filmari buruzko xehetasun gehiago nahi badituzu, egin klik hemen.
Zure iritzien zain gaude!

1 erantzun:
Arriyari buruz, bi hitz: krixton txarra.
Post a Comment