Koldo Izagirrek euskararen erailketa programatuta dagoela salatu du
Durangoko Azokaren zirimolan gaudela, oihartzun handia izan du Koldo Izagirreren "Autopsiaren frogak" liburuaren aurkezpenak. Izenburuak besterik iradoki dezakeen arren, euskararen egoerari buruzko saiakera da, eta, bertan, idazleak hitz gordinak erabili ditu. Hona hemen Izagirrek esandako batzuk:
Ikusi esandakoak eta beste
- "Euskararen erailketa programatuta dago, kanpotik bezala barrenetik".
- "Dakigun bakarra da euskaldunok inozotzat hartzen gaituztela eta, maluruski, arrazoia eduki dezakete".
- "Hizkuntza bat bestearen zerbitzuan jartzeko tresneria dugu elebitasun ofiziala, urteetan nazionalistek zuzenduriko hizkuntza politikak sortua".
Horiez gain, Izagirrek "autodeterminazio linguistikoa" aldarrikatzen du. Bere hitzetan, "euskararen ez-subordinazioa" litzateke, euskara ez egotea subordinatua beste helburu batzuetara".
Liburuari buruz, hara zer dioen Gorka Arrese editoreak:
- "Liburua ondo zorroztutako labana da".
- "Gure eguneroko bizitzan euskararen klixetzat pasarazten dizkiguten kontzeptu asko atzekoz bestera, edo aldrebes jartzen dituelako, eta argudio izugarri onak ematen dituelako".
Zuzeuk aurkezpenean esandakoei buruzko informazio osatuagoa eskaini du. Egin klik hemen.

0 erantzun:
Post a Comment