2010/12/04

Euskaldun bat, kitxua bat eta joruba bat (Lorea Agirre)





Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, gauza asko idatzi dira, interesgarriak batzuk eta txepelkeriak beste batzuk. Hausnarketa interesgarrienetako bat Lorea Agirrek egin du, Berrian, "Euskaldun bat, kitxua bat eta joruba bat" izeneko artikuluan.

Hona hemen artikuluko "harribitxi" batzuk:

Segi irakurtzen

- "Euskaraz aurrera edo atzera egitea jendearen esku dago, zu bezala oinez doazen horiek dira erantzule".
- "Ikasgelan euskaraz egin behar da, udaletxeko plenoan ez. Ume parkean euskaraz egin daiteke, justizia epaitegian ez. Herri Urratsen komeni da euskaraz hitz egitea, bulegoan hobe ez. Hizkuntzaren zonifikazioa ez baita Nafarroara mugatzen, Koldo Izagirre idazleak berriki ohartarazi digunez".
- "Bilbon gaztelera jakin gabe bizi diren afrikarrak ba omen dira. Beraz, ez da beharrezkoa gaztelera jakitea Euskal Herriko guneren batean. Baina gune hori ez da euskalduna. Hala ere, euskararentzako problema ez da bizilagun afrikar hori bere hizkuntza eta guzti. Arazoa litzateke yorubadun elebakar auzo hori erietxeko mediku balitz, edo epaile, edo polizia. Orduan hobe genuke yoruba ikasi".
- "Marcela Lagarde antropologoak emakumeez esana, gaur euskarara ekar liteke: oraindik ere ze gutxiagotasun mailan geratuko garen ari gara negoziatzen".

Artikulu osoa irakurtzea merezi du, gure ustetan. Irakurtzeko, egin klik hemen.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.