2010/12/02

Euskararen Nazioarteko Eguna: Tolosaldeko Euskararen Semaforoak Euskal Herriari


Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Tolosaldeko Euskararen Semaforoak honako hau jakinarazi nahi dio Euskal Herriari, euskaldunon herriari:




1.- Semaforoak ez du parte hartuko abenduaren 3an euskararen “aldeko” inolako ekimen hutsal, folkloriko eta alferrikakotan.



2.- Semaforoak salatu nahi du abenduaren 3ko ekimen askoren benetako helburua eragile jakin batzuek euskararen alde egiten duten lan eskasa zuritzea besterik ez dela.



3.- Euskararen Nazioarteko Egunean, Tolosaldeko Euskararen Semaforoak jai hartu du, eta ez du mezurik zabalduko edota erantzungo.



4.- Bihartik aurrera, euskararen eta euskaldunen aldeko lanean jarraituko dugu, pozez eta harro, gure estiloan. Izan ere, beste askok ez bezala, ez dugu asmorik 364 egunez euskararekin lotutako gaiak baztertuta edukitzeko.



5.- Eguna libre dugunez, orgia bat antolatu dugu semaforokide batzuen artean. Nola ez, euskaraz.



Tolosaldeko Euskararen Semaforoa
Tolosaldean, 2010eko abenduaren 3an

2 erantzun:

Semaforoa,  19:57  

Egun on,
Oraintxe zabaldu dut zuen mezua.
Fernanek honako mezu hau bidali digu posta elektronikoz:

"Bat nator, zeharo, zuen "pentalogo"arekin. Eta neuk ere ordenagailua itzali eta egun librea hartzea erabaki dut.
Zuek bihar (gaur) hartuko duzue mezua. Orgiara ere nahi nuke joan, zuen baimenaz, baina datorren urtekora beharko da.
Ondo bizi

Fernan"

Semaforoa,  08:31  

Bittor Hidalgok honako erantzun hau utzi digu Erabili.com-en:

"Ba, penagarria zait zatiketa eragiten ibiltzea EUSKARAREN ALDEKO EKIMEN batean, hain zuzen EUSKARAREN ALDEKO elkarte baten ahotik. Bakarrik beste norbaitek antolatua delako, eta beste norbait horrek beste gauza batzuk egiten ez dituelako, edo gaizki egiten dituelakoan egiten dituen beste batzuk.

Gure ustez gaizki daudenak aurpegiratuko dizkiogu, baina ondo egiten dituenak, hau bezala, txalotuko, euskaldunon aldeko delako. Ala ez da gure aldeko?

Bestelakoan, esaiuzue orgia non antolatuko dezuen, baezpare.

Ondo izan"


Bittor Hidalgo

  ©Template by Dicas Blogger.