18 urtez hizkuntza-eskubiderik gabe (Behatokia)

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak 18 urtez hizkuntza-eskubiderik gabe Osakidetzan dokumentala ikusgai jarri du sarean. Dokumentalean, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzuari dagokion hizkuntza-eskubideen egoeraren berri jasotzen da. Pediatria arloan 18 urtez bizitako hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoaren adibide den kasu baten berri ematen da; Luis Mari de Juan Irastorza ordiziarrak (argazkikoa) bizitakoa, hain zuzen ere .













Ikastola inguruan aparkatzeko lekurik ez eta beste hainbatek bezala, nik ere bertan dagoen errotondan utzi nuen ibilgailua (ordubeterako), inongo trabarik egin gabe.
Bilera amaitu eta ibilgailura inguratu nintzenean, hor non ikusten dudan isunaren orria kristalari erantsita.
Irakurtzen hasi eta hauxe jartzen zuen:
Ikusten duzuenez, gaztelaniaz agertzen da isuna: (Barrio Iurre), (04/10/2001) (Golf gris), (Estacionar sobre rotonda), (Ausente).
Ibilgailua hartu eta Udaletxera bertaratu nintzen isuna ordaintzera eta euskaraz beteta ez zegoelako kexatzera. Bertan zegoen txandako udaltzainak esan zidan bi hizkuntzak zirela ofizialak, eta ondo beteta zegoela. Handik aurrera, isuna ordaindu, esan beharrekoak esan, eta behar den lekuetan kexa bideratu dut, Tolosan ere euskara zanpatuta dagoela azalduz".
Goian azaldu bezala, herritarrak isuna ere bidali digu eskaneatuta. Bertan klik eginez gero, isuna handitu dezakezu.