2011/03/30

Asmazak/Asmazan (II): "Carruajes para Navarra por la calle mayor"


"Asmazak/Asmazan" sekzioari jarraipena eman dio Peio Arruabarrenak. Peiok facebook bidez goiko argazkia bidali digu, gaztelaniazko Tolosako kale izenen bildumarako. Peiok jakinarazi digu Gorriti enparantzan atera duela argazkia, Hostal Oyarbideren paretan.

Semaforoan asmakizun moduan jarri genuen beste hau: Plaza del Tolosa C.F. eta Calle de Berazubi.

Tolosan edo eskualdean horrelako gehiago ikusiz gero, ez eduki zalantzarik, atera argazkia eta bidali hona: euskararensemaforoa@gmail.com.

Hartara, nahiko genuke denon artean kale izenak euskalduntzea!

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.